Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entseiu (ETCn 187 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian entsegu agertzen da; ETCn 13.756 agerraldi) 1 iz entsegua, saioa. ik entsegu.

Huts egin bainuen neure lehen entseiuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.

Bizitza osoan iguriki zezakeen, baina alferrik, zeren eta frai Antonioren eta Catalinaren entseiu eta ahalegin guztiek ez baitzuten fruiturik eman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 471. orr.

Hamaika entseiu eginak dira bakealdietan momentu hau prestatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 138. orr.

Entseiu horren ondoren, ez baitzen bidenabar eginiko ahalegin bat baizik izan, jarri nion neure gutunari estalki bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

2 entsaioa.

Pelikula italiar bat zen, txuri-beltzekoa, eta orkestra baten entseiu bat zen haren gai nagusia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

Ordutako saioak etxean partitura berriak ikasten, eta gero taldeko entseiuak, jole guztien jardunak emari bakarrean urtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Entseiua dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.

Operako entseiu gelara eraman ninduen hurrena, bera nire begietara are desiragarriago egiten zuen ausarkeria ezusteko batez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

Hamahiru edo hamalau urte izango nituen, eta inpresionatuta nengoen gure kantu entseiura iritsi berria zen albistearekin: baserri bateko nagusiak erabaki latz hura hartu omen zuen arratsalde hartan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

3 (errugbian) ik entsegu 5.

Luzaz bi taldeak 6 puntutan egonik, horra non partida bururatu baino bost minutu lehenago Panpi Ganderatz hegaletako hiru laurdenak entseiu bat markatzen duen!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entseiu eta (4); montaigneren entseiuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus