Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entseina iz ikur edo inskripzio bat daukan panela.
Vivere socialiter et collegialiter et moraliter et scholariter dio Sorbonako entseinak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
Aski goiz ikusi nuen "Crematorium" entseina. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Otsabideko liburutegi bakarra zeukan apezetxea huts, nesken eta mutikoen eskolak biak hertsiak, entseinak herdoiltzen zihoakien lau ostatuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.
So bakarraz kliska eta kliska ari ziren neonezko Asiako denda zein ostatu entseinak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 63. orr.