Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anitz dira entseatu direnak eta nehork ez du erreusitu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 82. orr.
Entseatu zen Indurain, bainan debaldetan. Herria 2003-07-31
Apirilean, Espainolak entseatzen dira Aldudeko balean sartzera. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.
Izkribuak ez zioena Arburuak jakinarazi zigun, Etxetoren ahotik aditurik: ministroak libratzera edo erreboltariei oldartzera entseatuz gero, indar aski bazutela gogor ihardukitzeko, baita Garrüze goitik beheiti porroskatzeko ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.
-Izen hori aldatzera entseatu nintzen etxea erosi nuelarik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 111. orr.
Gehexan Jaurenea, oroitzapenera ekartzen zion aurpegi hartan, Bittor maitearen hazpegi berezi zerbaiten aurkitzera entseatzen zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.
Bere eskuina goiti eta beheiti doalarik eta bere ezkerreko eskua baxuen erritmoa sendotzera entseatzen delarik, tresnatik ateratzen den doinurako baizik ez du belarririk. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 74. orr.
Kuraiosarena egitera entseatu nintzen eta fermuki erran nion: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.
Lo xorta baten egitera entseatzen gara. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.
Etsaia beti entseatzen baita, handik eta hemendik, denboraren poderioz gure higatzera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 121. orr.
Luzaz entseatzen dira arrazoinka, baina mutikoak ez du deusik entzun nahi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Ikusten da nola zatikatua zen Frantzia, nola hasi den erresistentzia, nola entseatu den Jean Moulin denen biltzen. Herria 2002-07-25
Lagunen gogo-bihotzen azkar atxikitzen entseatzen niz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.
Turismoaren eragileek hori sendi dute, eta informatzen entseatzen dira. Berria - Kultura 2004-09-26
Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
Brauki airatzen entseatu zen hontza, baina astunki lurrera panpalaharatu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 125. orr.
Musikan entseatu nintzen... ez naiz arribatzen ahal jotzera. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 225. orr.
Aipatutako bi aurrelariek gol bana egin zuten; ederrak biak, entrenamenduetan aspertu arte entseatzen diren horietakoak. Berria - Kirola 2006-03-08
Ez da erraz bi hitzez bakarrik bakardadearen mundua aipatzea, baina halere entseatuko naiz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.
Entseatu zen euskarazko poesiari denbora haietan Italian gaindi loratzen ziren mugimenduen joeren txertatzera. Herria 2003-02-20
Entseatu baino gehiago, tematu. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Estatu-kolpe bat entseatu zuten Errepublikaren aurka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.
Nire hipotesiaren arabera, goian entseatu dudan gertakarien berreraikuntzan iradoki dudan bezala, Edurne berehala ohartu zen argazki hura nirea zela, Antonioren alaba txikiarena alegia. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.
Behar zuen arma horietarik bat entseatu Txinatar militar batzuen aitzinean haiei saltzeko dudarik gabe. Herria 2005-01-13
Egia da parioa ez dela erraza, baina entseatu nahi dugu. Berria - Kultura 2004-03-19
Ortega-k entseatzen duen askaera entsegua da guretzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.
Asschertarrek bide berri bat ireki zuten, esmeraldak lantzeko erabiltzen zuten teknika entseatuz diamanteak lantzerakoan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.
Gauza bereziak entseatzeko antzoki berria. Berria - Kultura 2004-08-29
Taula gainean egin daitekeen oro entseatua dut, antzerkia, musika eta beste.Datorren urtean jokatuko da berriz munduko xapelgoa eta karia hortara Lemerre entrenadoreak entseatu ditu jokalari berriak, atxikiz halere zenbait "zahar" hala nola gure Bixente. Berria - Kultura 2006-04-11
Israelgo Armadak erretiratze plana nola gauzatu entseatzeko kokagune moduko bat eraiki du base militar batean. Berria - Mundua 2004-10-20
Sutsuki entseatu, baina ezin hura zentimetro bakar bat ere higiarazi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 21. orr.
Emeki-emeki entseatzen nintzen ene bi auzoen manta mutur bat ene gana tiratzera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Gizakiaren Historia mendez mende horretaz egina iduri baitu, eta horren kontra nekez, zein nekez entseatzen ari den bakearen argi ttipi flakoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 147. orr.
Gizon langilea eta entseatua izan da bere denboran. Herria 2003-09-04
Hoinbeste oinazeren gatik dira, beharbada, bizirik gelditzen direnak hain entseatuak eta dinamikoak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.
Partida pollit hau ere ereman haatik bi anaiek, alta hain entseatuak eta bipilak diren BACeko bi pilotari haueri. Herria 2005-11-17
Hain gutxi prestatu eta entseatu izana. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 80. orr.
Hori dela eta, «egunean sei orduz entseatzea nekagarria izan arren» oso esperientzia ona dela dio. Berria - Kultura 2004-04-06
Desfileak bost ordu inguru iraungo ditu orotara: musika brasildarrari jarraiki datoz karroza batzuetako kideak eta ballet pausoak entseatu dituzte beste batzuek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
-Zer ari haiz orain, ezpata dantza entseatzen? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.
Bizpahiru egun partiturak irakurtzeko, eta hiruzpalau entseatzeko. Berria - Kultura 2004-04-14
Jendeari arretarik jarri gabe, esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.
Aldez aurretik entseatutako atzapar-mugimenduak atzenekoz berretsi guran, klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Asteazkenero entseatzen dute neguan eta udaberrian biran ateratzen dira EEBB guztian zehar. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.
Taldeak kontraerasoa eta areara egindako erdiraketak entseatu zituen. Berria - Kirola 2006-01-07
Arratsalde batean, Iruainera joan eta laugarren edo bosgarren egunean, ari nintzen Espainiako himnoa entseatzen sukaldean eta garrasika hasi zitzaidan: "Musika hori etxe honetan ez!". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Oholtzako argi bakanak piztu eta, hainbat alditan entseatu bezala, baxu kolpeak markatzen hasi zen Mikel. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.
Bazter ezkutu honetara etortzen da akordeoiarekin entseatzera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Organoxka single baten melodia xumeaz musika-kaxa batetik ateratzen den dantzariarena egiten du pailazoak: geldiro-geldiro destolesten da, nagiak kenduz bezala, kartoizko kaxatik kanporatu eta ballet postura bat entseatu ondoren, gelditasun berdinarekin atzera tolestu eta melodia bukatzerako kaxara bere burua bilduz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Ederto entseatutako emakume gogorraren jarrera erakusten zuen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.
Aipatutako bi aurrelariek gol bana egin zuten; ederrak biak, entrenamenduetan aspertu arte entseatzen diren horietakoak. Berria - Kirola 2006-03-08
aldiz entseatu (3); bat entseatu (3); beti entseatzen (3); egitera entseatu (6); egitera entseatzen (3); entseatu behar (4); entseatu da (6); entseatu dira (10); entseatu naiz (5); entseatu nintzen (4); entseatu ondoren (4); entseatu zen (13); entseatu ziren (4); entseatzeak balio (3); entseatzeko eta (3); entseatzen ari (7); entseatzen ari den (3); entseatzen aritu (3); entseatzen da (5); entseatzen dira (10); entseatzen gara (7); entseatzen hasi (3); entseatzen zara (3); entseatzen zen (4); entseatzen ziren (3); entseatzen zuen (3); ere entseatu (3); eta entseatu (3); eta entseatzen (3)