Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entropia iz magnitude termodinamikoa, sistema baten molekulen desordena maila adierazten duena.

Entropiak sistema baten desordenaren neurria ematen du.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.

Termodinamikaren bigarren legeak dioenez, entropiak (desordenak) beti egingo du gora sistema itxi batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.

Amore ere ez zuen eman, horratik, niri berriketa eginarazi arte, hainbat gairi buruz: nabigazioa, radarra, lurbiraren kurbadura, elektrizitatea, entropia, azkeneko hau berak inoiz entzun gabeko gauza, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

2 desordena.

Erlojuen modukoak dira, desordena, aldaketa eta entropia gutxi sortzen dute, eta gizarteak berdintsu jarraitzen du belaunaldirik belaunaldi, ia historiarik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Non ote da geure gazte denborako musa, sexuaren jainkosa helezin hura? Entropia madarikatuak ez du ezer barkatzen, ezta poparen behirik sakratuenak ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Urte haietako eskulturagintza aurrerakoiena imitatzen saiatzen zen tramankulu hori ez da objektiboki atsegina, baina, ez dakit zergatik, halako maitasuna genion biok, eta, haren hutsune eta tarte oteizar-metafisikoak hautsez libre gordetzea batere lan erraza ez bazen ere, saiatu, saiatzen nintzen inguratzen zuen entropia geroz eta handiagoaz libre edukitzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus