Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontalari atsegin eta alai baten gisan mintzo da; atzerritik, leku-denbora urrunetatik, etorritako adiskidea entretenitzearren pasadizoz jositako antzinako ixtorio baten xehetasun interesgarrienak aletzen ari balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.
Entretenitzearren hainbeste gezur esan nion ezen ezin bainintzen xuxen-xuxen habiara itzuli. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.
Bizkor zihoan, berandu bailebilen, hitz egiten inorekin ez entretenitzearren. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 58. orr.
Mahaian neuzkan gauzei begiratzeari ekin nion, entretenitzearren, noski, eta nire paperak ikusi nituen, nire luma eta boligrafoak, hiztegiak, kafearen kikara hustua, nire amuletoak, Gopegin jasotako itsas triku baten fosila, letra handitan erne! jartzen zuen fitxa bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 43. orr.