Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entretenitu, entreteni, entretenitzen 1 da ad denbora igaro, eskuarki modu atseginean.

Jenerala kupeldegian entretenitu zen ia goiz osoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Lagunekin entretenitu naizela uste du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Horrexekin entretenitzen naun-eta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

Irten hadi ahalik gutxien, eta, bitartean, ea liburu hauekin entretenitzen haizen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 267. orr.

Gauzak egin eta egin, ea entretenitzen diren... eta batere ez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Hemendik aurrera hire asmazio horrekin entretenituko duk mundua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Pasilloan hona eta hara zebiltzan bidaiarien ibilerekin entretenitu nintzen, nork nora jotzen zuen begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Jenerala kupeldegian entretenitu zen ia goiz osoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Uste ez bezala korapilatu zitzaizkidan ametsa eta gertakizunok buruan, etxera itzuli eta gero ere ezin bainuen gogoratzeko seta baztertu, ez eta segundo bakar bat ere beste zereginetan entretenitu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Mundua konpontzen entretenitu nahiago duten atzerakoi edo bertangoxozaleak. buruaren parean jarritako pantailatxoei esker film pornografikoak ikusiz entreteni daiteke bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Euskararen agonia herriz herri dabiltzan antzerki eta pastoralei begira entretenitzen da sud-ouesteko iparraldean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.

Aretoz areto ibili nintzen, begi-kolpe arinak emanez bertako koadroei, eta gogoa gero eta entretenituago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Kontua zen eskifaiakideak aski entretenituta egoten zirela istorio haiek irakurriz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Ikaragarri entretenitzen da gaur gaztea mundua ezagutzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Ondo etorriko zait aldizkaria, zertxobait bederen entretenitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Eskuz idatzitakoa zenez, ez nuen konputagailu aurrean eserita pantailara ekartzeko ahaleginean obsesioa erritualki entretenitzeko modurik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Emakumeak pentsatu baitzuen neska zenbat entretenituago egon orduan eta lasaiago egingo zutela beraiek asmoa zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

2 du ad denbora igaroarazi, eskuarki modu atseginean.

-Jendea entretenitzeko asmatu diten zootropoa, ez jendea arranguratzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Eta irudipena dut bereak eta bi egiten ari zela gu entretenitzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 56. orr.

Era horretan, Hurmizahk gau osoan entretenitzen zuen Taibele.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.

Entretenitu nau, bai, irakurtzen jardun dudan bitartean ondo pasatu dut.  Berria - Kultura   2006-04-25

Hari begira entretenitu nuen itxaronaldia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Beharrik Sierichstrasseko bi neskek behar den bezala entretenitzen ninduten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Bertan tertulian ari ziren kamioizale-itxurako bospasei gizon builosoen bizitza-pasadizoak imajinatuz entretenitu nuen bazkalordua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Karlistei Gorritirako bidea erakustea zen gehien entretenitzen gintuenetako bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.

Niri laguntzeagatik -edo bere burua zer edo zertan entretenitzeagatik, berdin dio-, liburu zale bihurtu da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 256. orr.

Aurrez Lizardiren liburuarekin bezala gertatzen zitzaidan: zailtasunak entretenitu egiten ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Haurrak jostailu harekin negu luzeko ordu ilunak entreteni zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Inon irakurria baitut bere bakardadea entretenitze aldera hasten dela izua izenak asmatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.

Ez zuen liburuaren laguntza modukorik aurkitzen bere baitako kalapita neketsu haiek entretenitzeko garaian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.

Helburuak, esan bezala, hizkuntzatik kanpo daude: elkar kontsolatzea, inor txunditzea, zirikatzea, entretenitzea...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 108. orr.

3 irud/hed

Gosea entretenitzeko gazta, gurina eta patea ekarri didate.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

Entsalada batekin entretenitu dut sabela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

4 zerbait egiten denbora eman.

Hitz gutxitan esplikatu zidala dena, garrantzirik gabeko pasadizoetan entretenitu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Linterna piztu eta aurrera egin zuen sartu berriak, alboetara begiratu gabe, inon entretenitu gabe, itxita zegoen armairuaren ate pareraino.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 252. orr.

Burdinazko ate tzarreko pintura zaharrean denborak marraztutako zirriborroen eta marren azterketan entretenitu du postariak itxaro-aldia.  Berria - Kultura   2006-02-12

5 (era burutua izenondo gisa)

Iñigo eta Ane ondoan, berriketa entretenitu batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.

-Oso entretenitua egin zait bidaia zuekin berriketan -esan zigun mutikoak-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

· Andres, kezkaturik, entretenitu-itxurak egiten saiatzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.

6 mantendu; zaindu.

Hain juxtu ere, setioa hasi zenetik Domingoren egitekoa zen haien metxak beti idor entretenitzea, tiro egiteko premian huts egin ez zezaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.

Eskola publikoa: Galde batzu eginak izan dira informatika tresneria entretenitzeko eta margotze batzuk egiteko.  Herria   2005-02-27

Hartua izan zen deliberoa 1971n bide eta eremuen entretenitzea herriaren gain izan zadien.  Herria   2005-02-27

7 (era burutua izen gisa)

Eta kontuan hartu gabe Domingok-eta Lisboan ikusi zituzten aitonen semeak, Espainiako handiak, zaldunak eta fortunakoak; Erregeren entretenituak ei ziren haiek denak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.

Baina ba al dakik Armada honetako asko eta asko Erregeren entretenituak direna?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.

8 irud/hed

Hitz gutxitan: orduak entretenituko nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus