Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entresaka 1 iz bakanketa.

Pilota aukeraketa egun ere zehaztuta dago: gaur bertan egingo dute entresaka.  Berria - Kirola   2004-04-06

Jose Miguel Leatxe botilleroa lagun hartuta, denbora hartu zuten Atano XIII.ak otarrean jarritakoen artean entresaka egiteko, eta Aspe bere enpresan horren ohikoak diren larrua bueltatutako bi pilota aukeratu zituen: 104,6 eta 102,5 gramokoak.  Berria - Kirola   2004-04-23

Ideiak etorri ahala bota eta magnetofonoan grabatu, eta gero ideia interesgarrienen entresaka egin.     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Hortik antzinagotiko datuak, liburu eta hainbat apuntetan idatzitakoak beharko izan, horietatik entresaka eginez lortu izan direnak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

Elur bola erraldoia bilakatzen du denborak memoria, baina, egiatan, xehetasun eta bitxikerien artean entresaka egiteko ahalmena irendu ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Pirinioetako lehen etapa, lehen malkar pikoak, eta lehen entresaka: Jan Ullrich atzera US Postalen erritmoa jarraitu ezinda (2: 30era helmugan), Tyler Hamilton hasiera-hasieratik atzera US Postalen erritmoa jarraitu ezinda (3: 27ra helmugan), eta askoren ahotan zebiltzan beste hainbat ere onenekin aurrera egin ezinda (Oscar Sevilla, Roberto Heras...).  Berria - Kirola   2004-07-17

Esana dut beste batean, nola santutegi oparo eta abarotsua bizi zuen kristau herriak sasoi batean, azken Kontzilioak entresaka eta inausketa kupidagabea egin zuen arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Mailako bere torneoa antolatu zuen hasiera batean, eta entresaka handiena egin ondoren egin zuten biek bat.  Berria - Kirola   2004-03-06

2

"Entresakak", alegia, gauero zeldetan azaldu, eta norbait aukeratzea, hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus