Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entrepresa (ETCn 174 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian enpresa agertzen da) iz enpresa.

Astean sei orenez entrepresa batekin lan egiteko.  Berria - Harian   2005-09-01

Garai hartan entrepresak inbertsio handiak egin zituen Errusia aldean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

-Denok ongi dakizuenez, nire ondasunen parte handi bat jarri diat entrepresa honetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 81. orr.

Hamar urte geroago -ezkondua ordurako, eta eraikuntza entrepresa batean ingeniari-, kotxea autopista baten biaduktoan aparkatu eta bere burua bota zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Hau ofizioz entrepresan ari da laborantxako lan mota ainitzetan eta ezagutua ere da aski urrun.  Herria   2001-08-09

Audela Charles Etxandi entrepresaren jabeak deklaratü dü partaideak txerkatzen zütüala.  Herria   2001-10-25

Bere mailako aitzinkontü txipienarekin, Atharratzek leküko entrepresen süstengüa ardiesten dü.  Herria   2001-09-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus