Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entrama 1 iz tresna ebakitzaileez mintzatuz, ahoa.
Zerraren hortz bat alde batera okertu zion eta bestea beste aldera, erabat estropeatu ziolakoan, baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
2 gosea, jateko gogo handia.
Azkena laster izango dutela sumatzen duten gaixoek sekulako entrama batez jaten omen dituzte ekartzen dizkieten pureak eta jogurtak, hura balute bezala azken afaria, haiek balira bezala azken purea eta azken jogurta. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
3 kontakizunez eta kidekoez mintzatuz, bilbea.
Horiek guztiak, baina, irribarrea ezpainetan dugula irakurtzen ditugu, Perutzek umorearen igurtziaz kamusten baitu istorioaren entrama gaiztoa. Berria - Kultura 2004-02-14