Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia erran, kanbiatu ere da ez idurika eta ez entraalean gainerat! Herria 2002-12-26
Bortizkeria berriz azkartu da eta ez entraalean! Herria 2003-09-04
Ez ahal dira entraalean aterako. Herria 2002-11-07
Frangotan entzun da ere sail hori azkartu zela eta ez entraalean, burdin-bidea egin zelarik Parisetik behin Baionaraino eta handik laster mugaraino, hori ere Napoleon III-aren garaian. Herria 2001-03-22
Igandean, jendearen parte hartzea aintzineko aldian baino gutiagoa izan da eta ez entraalean denen buru. Herria 2005-04-21
Gauzeri doi bat hurbilagotik behatuz, ezagun da sozialixtek goiti egin dutela eta ez entraalean, komunixtak aldiz arras flako daudela beren gain agertu diren eskualdetan. Herria 2004-03-25
Horiek hola, kontseilu jeneralean giroa kanbiatu ere da martxoko bozen ondotik, sozialixtak azkartu baitira eta ez entraalean, eskuinak oraino gehiengo pollita balinbadu ere. Herria 2004-04-08
Egia erran, griña hori emendatu da eta ez entraalean hogoi bat urte huntan. Herria 2003-06-12
Liburu interesgarria segur, hunkigarria ere ba, ikusten baita artategi hori, Jose Maria de Gamboa-k azpimarratu duen bezala, elkartasun-etxe bat ere zela eta ez entraalean. Herria 2002-07-18
Entraaleko aro batekin, zerua lanotsu, bainan funtsezko euririk gabe, eta agian bihotzak eguzkitsu. Herria 2003-04-24
Eskolatze gastuak entraalekoak dira, ahal guttiko familientzat eskolatzea urririk delarik. Herria 2003-09-11
Ardura laborari handienek dutela esne gehiena eskuratzen uste du euskal sindikatak, eta bermatu nahi du laborari ttipi eta entrabalekoek ere kota parte egoki bat eskura dezaten. Herria 2005-09-15
Jateko eskasa ez bakarrik langileentzat, baina entrabaleko batentzat ere. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Ez ederra eta ez txarra, halako entrabaleko zerbait, hots, dudan, nihaur bezala barda arratsean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Hitzaspertu, tirrita, entrabaleko solas, eta molas, xarduki merke, nahaste borraste. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.
Beren burua trafikanten eskuetan emanez, etorkinek anitz lanjer iragaiten dute, nahiz hola baizik ez dezaketen eskura doi doia biziaraziko dituen entrebaleko enplegu bat. Herria 2004-11-25
Ez ahal dira gizandi entrebalekoak, bere besoekin egiteko herriaren ingurua. Herria 2003-06-26
Zenbait oren barne, bi euskaldun igo dira mendi horren kaskoraino, ez baita entraaleko balentria. Herria 2001-05-31
Zubi hori ez da alabainan entraaleko lotura Ziburu eta Donibaneren artean! Harrigarri da goizetik arats, eta gauaz ere hein batean, zonbat kamiun, zonbat auto, zonbat moto eta bizikleta, bai eta zonbat oinezko, iragaiten den zubi hortarik! Herria 2003-06-12
Urarekin ainitz gauza garbitzen ahal da bainan ur zikinak berak ere, etxetako ixurgiak besteak beste, behar dira garbitu eta hori ere ez da entraaleko arrangura izaiten hautetsientzat. Herria 2004-07-08
Eiheralarreko etxe batean, polizak kausitu du ETA erakundearen gordegailu bat eta ez entraalekoa zabaldu xehetasunen arabera! 500 kilo lehergailu, elektronika tresneria asko eta beste muntadura frango. Herria 2004-04-08
Berezitasun bat badauka ez dena entraalekoa, elebiduna da, euskarari lehentasuna emanez gainerat. Herria 2005-09-08
Egoitza berri batean muntatua zen aurtengo feria, hori ere urrats bat gehiago, eta ez entraalekoa, azokaren fama oraino emendatuz joan dadin. Herria 2003-12-11
Bada hor bitxikeria bat eta ez entraalekoa! Herria 2002-11-07
Militar gune batzu zituzten begistatzen, Irakiarrak ari baitira, omen, muntatzen gerlako tresna batzu, eta ez entralekoak. Herria 2001-03-01
Ondorioz, zerbitzua entraalekoa baizik ez ditaike izan. Herria 2004-02-12
Beste kanbiamendu bat ez dena entraalekoa: ez hain aspaldi oraino, baserritar gehienak laborariak ziren, orai bada bazterretan gero eta jende gehiago ez direnak batere laborariak ez eta laborantzari nolazpait lotuak. Herria 2003-08-07
Mozkun auzitan ezarriak dituzte bizpahiru presuna eta ez entrealekoak. Herria 2001-03-08
baita entraaleko (5); baita entraaleko balentria (3); da entraaleko (6); da entraaleko balentria (4); entraaleko balentria (8); eta ez entraalean (18); eta ez entraalekoa (8); ez baita entraaleko (5); ez da entraaleko (6); ez entraalean (19); ez entraalekoa (9)