Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entomologo iz entomologian aditua den pertsona.

Zer lan arraio egiten du entomologo batek?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

Nik uste zuk ez zenuela sekula sinetsi entomologoa nintzela -esan zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Montserraten aita, izan ere, ez zen enologoa, baina bai entomologoa, intsektu eta tximeleta bildumak egiten baitzituen bere txolarteetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 154. orr.

Bulegoko lanak biharko utzi eta eguna amaitu baino lehen, Damian Arruti entomologoarengana etorri da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Faraoia deitzen diogu geuk, entomologook.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 157. orr.

-Horretarako, ordea, astiroago pasatu beharko nizkizuke diapositibak; irudi bakoitza gelditu, entomologoek egiten duten antzera joka dezazun zure idazkeraren pantailan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Edozein behatzaile axalekok blufftzat hartuko luke aipuz osatutako jakituria hura guztia, entomologoaren tximeleta orratzez josien erakusketatzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Horra hor, herrien eta herritarren arima zedarritu, sailkatu eta interpretatu nahi izaten duten antropologo, etnologo eta bestelako giza entomologoentzako ikergaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 128. orr.

Robert Eritja Eltxoen Kontrolerako Batzordeko entomologoak azaldu zuenez, eltxoa lorategietako putzu geldien inguruan bizi ohi da, eta oso oldarkorra da.  Berria - Gaiak   2004-09-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus