Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Gehiago gara; beraz, irabaziko dugu" esanez, Perelmanek agintari frantses baten ahotan ipini zuen entimemaren aurrean, bertsolaritzaren ohiko argudioa izan da, adibidez, "ez dugu arrazoirik, gutxi garelako". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.
Aurkariak gure aurka baliatu dezakeelakoan premisa bat ezkutatu diogun silogismoa da entimema. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 189. orr.
Amarru edo martingala horietako bat da entimema. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Entimeman, premisetako bat ez da bete-betea, xuxen-xuxena izaten. Gaur egun ere barra-barra erabiltzen dira, ditugu, alde batean zein bestean, entimemak eta gainerako martingalak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Har dezagun antitesia, esate baterako: Perelmanen iritziz presentziazko baliabide bat da, eta ez du arrazoi falta, baina entimema molde bat ere izan daiteke diskurtsoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.
Berehala hartu nion entimema-usaina horrako horri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.