Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunkarian Julio Cortazarren hileta arratsaldean dela irakurri dudanean, Montparnasserako metroa hartu ez hartu nago: bizirik badago, aitak entierroan beharko du, Julioren hilobiko porlan freskoaren gainean tango bat dantzatuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.
Zein ordutan hil zen, gorputza noiz jasoko zen eta hileta edo entierroa noiz izango zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 159. orr.
Nire aitaren entierro hura, nire haur denborako oroitzapenetan, on xamarretakoa da. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
Entierrora geldituko da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Entierro ostean, eliz atarian aurkitu dituen mamu-gizonetako batek erakutsi dion bidexkari heldu dio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.
Entierroa nahi dut egitea niri bigarren klasean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Entierroetan, pezeta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 169. orr.