Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik bi astera hil zen eta neguko egun izugarri hotz batean enterratu zuten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
Egun enterratu dugu ene adiskide bat, hemezortzi hilabetez minbiziarekin borrokan ari izan da. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 228. orr.
Ikusten dut mundua, mila logos berri ergel sortuz progresatzen doala, eta gure herrixka euskaldun mixerable hau ere horren inbidiaz galtzera doala, eta min dut bihotzondoko zainetaraino, eta lurrak urritzen ari zaizkit mina enterratzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.
Haizea gure kontra denean, hildako soldaduak zuhaitzetara jasotzen ditiztek, geronek hildakoen ustel usaina geronen sudurtzuloetan enterratzeko! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.