Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heriotzaz hain dakigu gutxi, non berarekiko gure harremana irudietan finkatzen dugun: osaba hilaren aurpegi zuhaila, senideen negarra, ume txikien beldurra batzuetan, ezaxolakeria bestetan, kanposantuko ate handi irekiak, enterradoreak lurra nola jaurtitzen duen kutxa gainera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.
Handik bi astera hil zen eta neguko egun izugarri hotz batean enterratu zuten, eta oraindik ederki oroitzen naiz nola enterradoreek, etxera bila etorri zirenek, lanazko manopla lodiak zituzten eta hala ere bi eskuekin gorputzean txapaka egin behar zuten pixka bat berotzeko. Zer esango zuten hilobikideek, edo zer esango zuen enterradoreak, eta enterradorearen emazteak edo enterradorearen seme-alabek, Luz, Seol eta Cristobalek. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
"Zulo batetik irten, eta beste zulo batean sartu bitartekoa", horrela definitu ohi zuen bizitza Ezkioko enterradore zenak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 71. orr.
Gauza arraroak ikusten zituela han, hala nola, xakean ari diren enterradoreak edo pelikulen argumentuak kontatzen dituzten mandeuliak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 146. orr.