Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enteratu, entera, enteratzen (orobat enterau g.er.) 1 da ad jakitun egin; jabetu.

Gaztea nintzen oraindik, entera zitezela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Baina ardura zitezela inor entera ez zedin.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 171. orr.

Enteratu egingo naiz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

-Ume honen aita enteratu al da aita izan dela?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 52. orr.

Hobe, dena den, inor ez enteratzea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 171. orr.

Ea enteratzen zaren!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 72. orr.

Ni beti enteratzen naiz azkena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.

Ostatuko etxekoandrea enteratu ez zenik, nekez sinets dezaket.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

Orduan mundu guztia enteratuko duk!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.

Prentsaren bitartez enteratu gara.  Berria - Kultura   2004-06-30

Aita enteratu zen irrati bidez.  Berria - Kultura   2004-04-04

Ez zakiat enteratu haizen baina maitale hori hi haiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

-Eta bera enteratu gabe ezin al duzu salbuespenik egin...?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.

Orduak eman zituen lotan bai, ezertaz enteratu gabe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Kontsumismoaren amarrua, esaten diet nik, baina nire pisukideok ez dira ezertaz enteratzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Ez pentsa, hemen txutxumutxu horiez guztiez enteratzen naiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Figurante horiek komunikazioak bere baitan dakarren konpromiso etikoaz ez dira enteratu ere egin.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Azken finean, pentsatu nuen, ipuina eta liburua euskaraz kaleratuko dira, eta inor gutxi enteratuko da bertan esandakoez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 175. orr.

-Ni ia ez naiz enteratu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 73. orr.

Oraindik ez dakit nola demontre enteratzen den nire joan-etorriez, baina hala da beti, hutsik egin gabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.

Estatu kolpea gertatzen denean presidentea da enteratzen azkena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.

Enteratzen badira hura nola dabilen, kapaz dira umea kentzeko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.

Ez haiz sekula enteratuko gizarte honen ehuneko handi batek zenbait objektu pertsonen estimu maila berean dituela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Hala eta guzti, bertoko jende gehiena edo ez da enteratzen edo ez du enteratu gura jazotzen denaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

-Hobeto enteratu behar dut arazo horretaz, batzuen gorabeherak badakizkit baina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 139. orr.

Enteratu egin beharko dut zein den 40 urtekoen artean markarik onena.  Berria - Kirola   2004-09-05

2 (du aditz gisa)

Eta berorrek nahi badu enteratuko diot zein den.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ez dira enteratzen, baina enteratuenak ere ez du paper errazik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 48. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, adkor) jakin-ustea.

-Esan dizut lehen ere, enterau bat da!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita enteratu (3); enteratu ere (5); enteratu ere egin (3); enteratu ez (4); enteratu gabe (4); enteratu zen (3); enteratuko ez (4); enteratuko ez balitz (3); ez dira enteratzen (3); ezertaz enteratu (3); ezertaz enteratzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus