Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entente
1 entente cordiale itun adeitsua.
Togliattiren aurkako atentatuaren ondoko hiruzpalau urte latzen ondoren, demokrata kristauek eta komunistek entente cordiale moduko bat adostu zuten, eta ateak zabaldu zizkieten garai pragmatikoago batzuei. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.
Zoritxarreko gertakizuna ordurarte bi herri handiok zuten entente cordiale-rako; izan ere, Sultanaren andrea zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.
Adiskidetasun horren inguruan, Entente Cordiale akordioa sinatu zuten bi estatuek orain dela hilabete batzuk. Berria - Mundua 2004-11-19