Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entenditu, entendi, entenditzen (orobat entenitu) du ad ulertu.

-Lehengo eguna lehengo eguna zuan eta gaur gaur duk, entenditzen?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.

Indarretik sortutako errukiaz ari naiz, entenditzerakoan loratu eta gaitzesterakoan umotu denaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.

Bizi-sistema horrek zerikusi zuzena izango zuen meategiak itxi osteko bizimodua entenditzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Ez du entenditzen, baina badaki ez duela telefono deia erantzun behar, ez zaiola komeni.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Ez duzue ezer entenditzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Han hasi zunan mutikoa garrasika, eta, italianoa zenez, ez zitzaionan tutik ere entenditzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 72. orr.

Zu ere konturatzen zinen ez nuela piperrik ere entenditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.

Ez zuela zipitzik ere entenditzen erdaraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Zer uste duk, espainolez entenditzen duela, ala!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.

Sugeak bezala sistuka aritzen dira eta horrela dute elkar entenditzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

Ez dakit ondo esplikatzen naizen, nik ere lanak ditut nere burua entenditzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.

Entenditzeko moduan esango dizuet.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Leitu behar ditugun paperak ikusi, entenitzen ez ditugun hitzak esplikatu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.

Hasteko, ez dut entenditzen zer egiten duen hemen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entenditzeko moduan (4); ere entenditu (3); ere entenditzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus