Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauxe da tesia: Omne ens est verum; hau da, ente oro egiazkoa da. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 55. orr.
Eskafandrak direla paper zaharrak ondoen kontserbatzen dituzten enteak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 131. orr.
Gero eta konbentzituago baitzegoen bere gorputza katu bat bezalakoa zela edo, beste era batera esanda, bere gorputza zela inori kasurik egin gabe bizi zen ente bat. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.
Jainkoak ente guztiak beren esentzian ezagutzen ditu, bera baita sortzailea, Hark berak sortu baitu entea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 55. orr.
Polizia ente publikoaren aurpegi latzena da beti, eta aurpegi latzaren barruan, leunena udaltzainena da. Berria - Kultura 2004-06-09
Merkatua kontrolatzen duen eta ez-leku batean dagoen ente global bat aipatu duzu Imperio liburuan. Berria - Kultura 2004-04-22
Abuztuko egun sargoria izan zen, airea ente mardula den egun horietakoa, Portugalgo hondartza batean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.
Esanahia ez da hitzetik harago dagoen ente psikologiko edota sasimetafisiko bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Osasun Saila ente birtual antzekoa da, baina jendeak zerbaiti buruz iritzia eman eta idazten badu, ukitua sentitzen delako izango da. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
EB ez da oraindik Zuzenbide Estatu bat, ez da ente oso bat; hitzarmen baten bidez gidatzen den estatuen klub bat da. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Esanahia ez da hitzetik harago dagoen ente autonomoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Hamasen jomuga «ente sionistatzat» jotzen duen Israel izango dela eta ez Tel Aviveko gobernuaren ohiko aliatu diren Ameriketateko Estatu Batuak. Berria - Mundua 2004-03-25
Kostatu behar zitzaion garai hartako EITBrena azaltzen, nola litekeen hiru enpresa desberdinek Zinezko Ente Bakar Bat osatzea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.
Intrahistoriaren metafora ia denek egona, pasibitatea adierazten dute, eta denboragabe eta zedarrigabetasuna, h[au] d[a], izan bat, intuizioak bakarrik atzeman ahal izateko modukoa [...], hots, ente ahistoriko, metafisiko bat azkenean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.
dagoen ente (3)