Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enrolatu, enrola, enrolatzen da ad itsasontzi batean izena eman; armadan edo kidekoetan izena eman.

Arrain-kaxak egiten zituen zurgina enrolatu izan ez balitz mareaje hartarako, lanean aritzen zen sotoa erosi egin nahi zuela-eta dirutxo baten afanean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

Batzuk enrolatuak zeuden, besteak ihesian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Azken txangoan hona ekarri zituen Paco Garay eta Roberto sobrecargo y no se qué legez enrolatuta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.

Moilan zebilena jende arrotza zen, terrestreak denak, esan haiei bereizteko arra eta emea legatzetan, gure galego guztiak errepublikaren armadan enrolatuak ziren, badakizu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Batu itzak hirurehun mutil heure konfiantzakoak eta enrola hadi matxino horiekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus