Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enroilatu, enroila, enroilatzen (orobat enrollatu) 1 da/du adkor haragizko harremanean katramilatu.

Horregatik izan liteke aberatsa maitasun bat enroilatu gabe ere!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

-Badakizu norekin enroilatu zen atzo Irene?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 62. orr.

Mutil askorekin enroilatu naiz, askorekin egin dut larrutan eta gustura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Nola liteke ordea maite ninduela esaten zidan tipo batek [...] hartu eta bat-batean beste neska batekin enrollatzea?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.

Elkarrekin enrollatuta egongo zirela pentsatu nuen, eta oporraldia luzatu nahiko zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.

Amsterdametik itzuli zenean, erabakia zuen lehenbailehen berriro Itxasorekin enroilatzea eta egoera garbi agertzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.

Behin enrollatu eta pentsatzen dute eurekin ezkondu behar duzula.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 88. orr.

Hemen ikusten dut enroilatu zinen tipo horrekin zakarra izateko arriskua daukazula, ze harekin zaudela ere bestearekin akordatzen zara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.

Jo, baina, lehengoan enroilatu nintzenak ere tiratzen dit.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.

-Nik, Asier... ez diat hirekin jarraitu nahi... beste bat maite diat, eta hirekin enroilatu izan banaiz... gustatu zaidak, baina ez nagok hitaz maiteminduta, beste maitasun baten itxaropena neukaan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

2 luze hitz egin, hitz eta pitz jardun.

Québeceko idazle batekin enroilatu ninduan gau batez; oso pertsona interesgarria, benetan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

-Ez hadi enrollatu, hi!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 116. orr.

Nik horrela gainditu nuen karrera osoa: enroilatzeko azterketetan irudimena eta larrua konbinatuz, eta bestelakoetan txuletekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 60. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Soziologo, psikologo eta jendilaje horrek azalpen luzeagoak emango lituzke baina, hitz pare batean edonork ulertzeko, tipo enrollatua zela esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enroilatu zinen (3); lehengoan enroilatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus