Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enpresari eta talentu harrapari guztiak han izango dituk beharbada. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 130. orr.
Enpresari sartu al haiz? Galdegite goratsua zein ironikoa lanbide bihurtzen dugu idazleok, teknikari edo enpresari edo merkatari baten jokabidearen guztiz ifrentzuan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
Enpresarien ekimenaren aldeko konpromisoa erakusten du, ondoren, EBBren adierazpenak. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Bihurgune batean autoa gelditzeko esan zion enpresariari, jaitsi zen Apodaka bestearekin eta bost bat minutu pasata bi tiro entzun ziren. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Enpresarien aurkako erasoak alde batera uzteko. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Orain arte ez da igande eta jaiegunetan saltokirik zabaldu langileen eta enpresarien itunen ondorioz. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Sindikatuak, Enpresarien elkargoa eta izaera sozialeko erakundeak. Berria - Harian 2005-01-22
Errepublikanoa aberatsen eta enpresarien alderdia omen da. Berria - Mundua 2004-10-27
Handik urtebetera etorri zen Felipe Huarte enpresariaren bahiketa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.
Eraikuntza alorreko enpresarien aurrean, Mundu osoko hainbat artista, ekintzaile, idazle, adarjotzaile, ikasle, hezitzaile eta enpresarik hartzen dute parte fundazio honetan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.
Berrikuntzarik gabe, ez dago enpresaririk; enpresa-lorpenik gabe, ez dago irabazi kapitalistarik, ez bultzada kapitalistarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.
Hego Koreak soldaduak bidaliko ditu bahitutako enpresaria hilko dutela mehatxatu duten arren. Berria - Mundua 2004-06-22
Hedabide horietako gehienen zuzendari edo gidariak business schooletan trebatutako enpresariak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.
· Politikari, jaun enpresari, artista yupi... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.
Seme zapuztua jaun enpresari honexen zerbitzura hasiko da lanean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako agintariekin eta ALCA Ameriketako Merkataritza Eremu Librearekin hainbat akordio sinatu ditu presidenteak eta horiek zuzenean min egiten diete enpresari txiki eta ertainei. Berria - Harian 2005-04-20
Jakin nuen enpresari gogorra izan zela Muñagorri hura bere langileekin. "Skyroom" dantzaleku berriak [...] ateak zabal-zabalik zeuzkan zinema ala antzerki aktoreentzat, enpresari boteretsuentzat, familia dirudun premuentzat, politikarientzat, Hollywood-etik bisitan zebiltzan izar amerikarrentzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.
Enpresari ahaltsua ematen zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.
Irakurri zuela Quiapo auzoko jarduera ekonomiko nagusiena, enpresari dirudunen bahiketa zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 237. orr.
Auzoko enpresari baten emazteak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Hiriko enpresari ohikoa, lerdoa edo gaizki plazatua izan ezean, agintarien itzalpean biren jabe oheratu eta hogei dauzkatela atzarri diren horietarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
Gaur egun inoiz Venezuelan izan den enpresari belaunaldirik okerrena daukagulako. Hantxe zetzan ezpaletan txiki-txiki eginik gure enpresari borondate eta ausardia oro ere. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
· Smith faltsu haietako beste bat japoniar korporazio bateko exekutibo bati edo argentinar eraikuntza-enpresari bati saltzea lortzen zuen bakoitzean, bere bihotz zigortuak jauzi egiten zuen zoriontasunezko berrogeita zazpi uztai zeharkatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Zirku enpresari hark benetako filosofotzat zeukan bere burua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.
«Sasi-enpresariek» beti egin dituztela horrelakoak, baina haiek salatzearekin bat Asegarceren ekimena ere salatzendutela, «EPELen barruko enpresa bat delako». Berria - Kirola 2004-05-05
· Sagoeneko ez zen komisarioa enpresari-filosofoarekin fio. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.
Politikari, jaun enpresari, artista yupi... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.
Seme zapuztua jaun enpresari honexen zerbitzura hasiko da lanean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.
arabako enpresarien (5); enpresari aberats (5); enpresari bat (5); enpresari batek (4); enpresari baten (3); enpresari batzuen (3); enpresari edo (3); enpresariak dira (3); enpresariek eta (4); enpresarien elkarteak (5); enpresarien elkartearen (3); enpresarien elkarteko (3); enpresario eta (3); eta enpresariak (3); eta enpresariei (3); eta enpresarien (7); eta enpresarioek (3); nafarroako enpresarien (3)