Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enpresaburu (1001 agerraldi, 13 liburu eta 532 artikulutan; ETCn 10.855 agerraldi; orobat enpresa buru 41 agerraldi, liburu 1 eta 31 artikulutan; ETCn 197 agerraldi) 1 iz enpresa baten burua. ik enpresari.

Arazo psikologikoak dituzten gizonentzako zentro batean, Georgi Lulchev psikiatra, neurologoa, administraria, enpresaburua eta zuzendaria da, dena batera.  Berria - Kultura   2006-02-23

Espainiako enpresaburuen burua izan jarraitzeko bidea libre du Jose Maria Cuevasek.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Lazpiur Taldea holding-aren enpresaburua da.  Herria   2005-07-21

Normala den bezala, enpresaburuek beren enpresetan lana ongi egiteko moduko jende prestatua nahi dute eta horixe da unibertsitateari eskatzen diotena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Enpresaburuek pagamendu osoa hitzemana diete azaroaren 15-erako.  Herria   2002-10-17

Kortabarriak, gainera, deitoratu zuen enpresaburuek «lehiakorragoak izateko premia» erabiltzen dutela «euren handinahikeria» mozorrotzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Enpresaburuek izandako irabaziak modu bidezkoan banatzeko» eskatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Enpresaburuaren emaztea, baina, bahitu eta 24 ordura utzi zuten aske Burgosen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

ELA, LAB, ESK, CCOO, Hiru, EILAS eta EHNE sindikatuek enpresaburuei lantokietan euskararen normalizazio planak abiatzeko eta langileei euskararekiko konpromisoak hartzeko eskatu zieten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Bistan da enpresaburuen nahiak eta unibertsitateko irakasle-ikertzaileenak ez datozela beti bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Enpresaburuen eta admistrazioaren utzikeria.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Azpijokoa enpresaburuen eta profesionalen jardueran dago, batez ere.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Ekonomia hazkundearen estrategia faktore dira enpresaburuak, eta, beraz, haiek abiarazitako zaharberritze inbertsioek mugatzen dituzte zikloak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Arabako Emakume Profesional eta Enpresaburuen Elkarteari buruzko erreportajea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

Etorkizun politiko eta ekonomikoaz jardunaldia egin du Enpresaburuen Zirkuluak.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Euskal Enpresaburuen Elkargoaren ordezkatze maila zalantzan jarri du EAJk. horrek guztiak agerian uzten ditu enpresaburuen ordezkaritzak negoziazio honetan egin dituen ahalegin izugarriak Jose Manuel Aiesa CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea harrituta agertu zen atzo, Azkoyeni Garzon egiten ari zaion ikerketaren berri jakin zuenean.  Berria - Harian   2005-01-13

Langileen soldatak benetako inflazioaren azpitik igo dira, eta enpresaburuen mozkinak, berriz, %8 handitu dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Baina enpresaburuen xedea beste bat da: hezkuntzaz baliatuz ahalik eta irabazi gehien eskuratzea.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Khodorkovski enpresaburuaren aurkako auziak kutsu politikoa duela onartu du ministro batek.  Berria - Mundua   2004-06-24

Humala nazionalistak nekazari eta indigena txiroen sostengua jaso du; zentro-ezkerreko hautagai Garciak, aldiz, enpresaburuena.  Berria - Mundua   2006-04-26

Estatuburu zein enpresaburu, hainbat buru baina aburu bakarra dago han: xoxa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.

Lanbidea: Enpresaburua.  Berria - Harian   2005-06-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Santiago Etxarreni 2005eko enpresaburu gaztearen saria.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Enpresaburu aberatsa eta aseezina zen.  Berria - Kirola   2006-02-01

Enpresaburu hasiberrien proiektuak eta, oro har, enpresa egitasmo iraultzaileak bultzatu nahi ditu Sustatuk.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Baina «enpresaburu diruzaleei» ez ezik, Administrazioei egotzi zien ardura.  Berria - Ekonomia   2006-03-14

Galiziak beren lana era duinean egingo duten agintariak behar ditu, oposizio ona, enpresaburu onak, artista onak.  Berria - Kultura   2004-03-12

Santiago Etxarreni 2005eko enpresaburu gaztearen saria.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Alexei Fedorychev enpresaburu errusiarrak 113 milioi euro inbertituko ditu Moskuko Dinamo taldean.  Berria - Kirola   2004-12-16

Beste zenbait enpresaburu jeltzaleri jabetzak kendu zizkieten garaian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Harrituta geratzeko modukoa da nolako indarra duen enpresaburu argazki-bildumazale bakar batek Donostia osoa bere gustukoa den zerbaiten inguruan dantzan jarri duenean.  Berria - Kultura   2006-05-07

2.340 gonbidatutatik 735 mundu osotik etorritako enpresaburuak izango dira.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Euskal enpresaburuek, langileekin batera, euskal gizartea hobetzen eta garatzen ekarpen handia egin dutela ziurtzat du alderdi jeltzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Sari nagusia, Urteko Enpresaburuarena, Ricardo Benedi enpresaburu bizkaitarrak jaso zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Nazioarteko 270 politikari eta enpresaburu daude nahastuta.  Berria - Mundua   2004-04-22

Bigarren enpresaburu hori Italiako lehen ministroa da egun.  Berria - Mundua   2004-01-18

Dioenez, oposizioko enpresaburu, gotzain eta komunikabideetako zenbait buruzagirengan jarrera aldaketa nabaritu du.  Berria - Mundua   2004-08-22

Eraikuntzako enpresaburuek, aldiz, konfiantza zertxobait handitu dela adierazi dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Irratigintzako enpresaburua da El Salvadorreko presidente ziurrenera bilakatzekoa den gizona.  Berria - Mundua   2004-03-23

Arrezifeak suntsitu dituztenak ez dira lekuko enpresaburuak.  Berria - Harian   2005-01-28

Azokaren «sasoi onaren erakusle» da kanpoko enpresaburuen parte-hartzea.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Bizkaiko Emakumezko Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkarteak (AED) negozio bidaia prestatu du Hego Koreara.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enpresaburu lanetan hasi zara orain?  Berria - Kirola   2004-03-18

Estatu-aparatu eraginkorrak osatuz edo berreginez, eta enpresaburu-klase nazional bat sustatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Orain, ordea, enpresaburu itxurako emakume potolatxo bihurtu da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 305. orr.

ELA eta LAB sindikatuek, edo Confebask enpresaburu elkarteak egitasmoa oinarritzeko argudioak.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan euskal familia enpresaburu haiek erregimen frankistaren libertate faltaz aprobetxatzen ziren nahi zuten guztia esplotatzeko.  Berria - Kultura   2006-01-08

Mikhail Khodorkovski petrolio enpresaburua kartzelaratu izana gaitzetsi zuen lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-02-25

Predikaria, ehorztetxe enpresaburua eta abeslaria, Solomon Burkek Mendizorrotzan aurkeztuko du gaur bere burua.  Berria - Kultura   2004-07-14

5 (izenondo gisa)

Garai hartan euskal familia enpresaburu haiek erregimen frankistaren libertate faltaz aprobetxatzen ziren nahi zuten guztia esplotatzeko.  Berria - Kultura   2006-01-08

Euskal Herriko eta Espainiako emakume enpresaburuek.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Emakume enpresaburuen elkarteak, AMPEAk, lau hautagaitza bultzatu zituen.  Berria - Ekonomia   2006-03-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste enpresaburu (3); confebask enpresaburu (3); die enpresaburuei (8); diete enpresaburuei (5); dira enpresaburuak (6); dituzten enpresaburuak (3); duten enpresaburuak (4); enpresaburu asko (3); enpresaburu askok (6); enpresaburu bat (6); enpresaburu batek (4); enpresaburu baten (6); enpresaburu baten emaztearen (4); enpresaburu batzuek (3); enpresaburu elkarteak (3); enpresaburu eta (12); enpresaburu gisa (3); enpresaburu horiek (3); enpresaburua da (7); enpresaburua eta (4); enpresaburuak ere (6); enpresaburuak eta (7); enpresaburuaren emaztea (4); eta enpresaburu (19); eta enpresaburua (3); eta enpresaburuak (12); ez dira enpresaburuak (3); lehen urtean enpresaburuari (3); nafarroako enpresaburu (3); urtean enpresaburuari (3)

adegi gipuzkoako enpresaburuen (4); aiesa nafarroako enpresaburuen (3); alemaniako enpresaburuek (4); alemaniako enpresaburuen (13); alemaniako enpresaburuen konfiantza (7); arabako enpresaburuen (21); arabako enpresaburuen elkarteak (10); arabako enpresaburuen elkarteko (4); arautzea enpresaburuen (3); baina enpresaburuek (3); confebask euskal enpresaburuen (3); dela enpresaburuen (3); dituzte enpresaburuek (5); dute enpresaburuek (5); eaeko enpresaburuen (6); eaeko enpresaburuen elkarteak (3); enpresaburuei elkartasuna (7); enpresaburuei eskatu (3); enpresaburuei eta (6); enpresaburuei eta langileei (3); enpresaburuei ez (3); enpresaburuek behin (3); enpresaburuek ere (3); enpresaburuek eta (6); enpresaburuek etaren (3); enpresaburuek euren (3); enpresaburuek ez (9); enpresaburuek ez dituzte (5); enpresaburuek ez dute (3); enpresaburuek lan (3); enpresaburuen alde (3); enpresaburuen artean (5); enpresaburuen artean ere (3); enpresaburuen arteko (5); enpresaburuen aurkako (3); enpresaburuen aurrean (3); enpresaburuen diru (4); enpresaburuen egoera (3); enpresaburuen elkargoak (3); enpresaburuen elkarteak (31); enpresaburuen elkarteak eta (4); enpresaburuen elkartearen (7); enpresaburuen elkarteari (5); enpresaburuen elkarteek (8); enpresaburuen elkarteko (14); enpresaburuen elkarteko presidente (3); enpresaburuen elkarteko presidenteak (3); enpresaburuen esku (4); enpresaburuen eta (16); enpresaburuen eta langileen (3); enpresaburuen eta sindikatuen (3); enpresaburuen federazioak (5); enpresaburuen konfederazioak (4); enpresaburuen konfiantza (10); enpresaburuen konfiantza neurtzen (3); enpresaburuen zirkuluak (5); enpresaburuen zirkuluko (3); eskatu diete enpresaburuei (3); eskatu zien enpresaburuei (4); eta enpresaburuei (10); eta enpresaburuek (22); euskal enpresaburuei (4); euskal enpresaburuek (3); nafarroako enpresaburuek (5); sindikatuek eta enpresaburuek (5); zien enpresaburuei (12); zieten enpresaburuei (3)

du enpresaburuentzat (3); errioxako enpresaburuen (4); errioxako enpresaburuen federazioak (4); eta enpresaburuen (29); eta enpresaburuen arteko (4); eta nafarroako enpresaburuen (3); euskal enpresaburuen (14); euskal enpresaburuen konfederazioak (4); ezta enpresaburuen (3); gipuzkoako enpresaburuen (11); gipuzkoako enpresaburuen elkarteak (4); gipuzkoako enpresaburuen elkartearen (3); hainbat enpresaburuk (4); nafarroako enpresaburuen (9); nafarroako enpresaburuen elkarteko (4); sea arabako enpresaburuen (5); sindikatuen eta enpresaburuen (3); zenbait enpresaburuk (3); zuten enpresaburuen (5)

enpresa buru (15); enpresa burua (3); enpresa buruak (6); enpresa buruek (6); enpresa buruen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus