Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enpo adlag aserik.
Presoak hilzorian, eta biltegia leporaino beteta aurkitu zituen zuzendari berriak; atzeko atetik ateratzeko babarrun, patata eta bakailaoz enpo baitzeukaten mojek biltegia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 88. orr.
Gero, askoz ere berantago, bere auziak mundu maila zuela ikasi zuen, mundua berea bezalakoez enpo zela. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.
Minez enpo, ez zaidak bizi-espaziorik gelditzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.
Bidea urraturik utzi dio amodio kristauari, non Jainkoak eta bere sorkariek, amodio "goitarretan" enpo eginak, elkar bilatzen eta gogoratzen baitute zeruko esferatan galdurik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.