Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirigune Bazterretako gazteak enplegatzera bultzatu nahian: Hilabetero diru sari berezi bat eskura dezake enplegatzaileak jatorri horretako gazte bat enpresan onartzeagatik. Berria - Harian 2006-02-07
Bi urte irauten duen kontratu hori enplegatzaileak noiznahi hautsi dezake, motibo zehatzik gabe. Berria - Ekonomia 2006-01-31
Haren enplegatzaileen artean, besteak beste, Corso Donati aipa daiteke, Beltzen buruzagi mutiria, ostera Florentziara itzulia, eta boteretsua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.
Ongi trebaturiko mertzenario haiek en masse beste aldera igaro zirenean, ez da harritzekoa beraiek sarri gai izatea koloka zegoen inperioari coup de grâce-a emateko; baina, hala ere, azaldu beharrean gaude zerk bultzatu ote zituen beren enplegatzaileen aurka jartzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.
Jean-Baptiste Etxeto CFDT sindikatuko Euskal Herriko arduradunarentzat ere kontratu berri hori, kontratu berrien artean, «beldurgarriena» da: «Enplegatzaileen menpe gelditzeko tresna da». Berria - Harian 2006-01-08