Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enplegatu2 1 iz bulego lanean edo kidekoetan ari den soldatapekoa.

Sei langile aritzen dira bertan, kutxazaina, kontabilitateburua, beste bi enplegatu, kontabilitateko neska bat eta zaintzaile bat.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

Kadrek 2.800 euro eskuratu dute, arteko ofiziotakoek 1651 euro, langile kalifikatuek 1.224 euro, enplegatuek 1.090 euro eta azkenik, langile xoilek 947 euro hilabetean.  Herria   2004-01-22

Antoñito Casares ere aurkeztu zion, enplegatua eta kazetaria, emakumezkoen artean proportzio ona zuen gizona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Deputatu hura kanpalekuko bulego politikoan enplegatua zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

Nagusien eta enplegatuen artean eta bezeroen aurka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

-Enplegatu horiek guztiek bankuan lan egiten dute, ezta?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 93. orr.

Agentziako enplegatu guztiek zuten giltza bulegora sartzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.

-Zuk hartu nahi zenukeen treina ez da ibiltzen igandeetan -erran zidan segidan burdinbideetako enplegatu batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Gau hartan bertan hoteleko enplegatuekin hitz eginen zuen kontu hari buruz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Ate bakoitzean, kapelarik gabeko enplegatu batzuek, idazluma belarrian, begiz jarraitzen zioten, aspertuak, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Enplegatu horren zerbitzu orriak ez dauka ezer bere aldetik asmo txarrik duenik susmarazteko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 90. orr.

Beste bat egokitu zitzaion senargai, morroi jator bat, gris-gris eta arrunt-arrunta, Bulego Teknikoko enplegatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Inspektoreak itxarongelaraino lagundu zuen, eta maila goragoko enplegatu bati hots egitera joan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Enplegatuak Bibliaren hirugarren txatala telegrafiatzetik bukatu zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 247. orr.

-Hamar kopek hitzeko, jauna -esan zion enplegatuak, mezua hartzen ziola.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 245. orr.

Enplegatu askok beren baratze koxkorra zuten, bulego-etxe karratuaren inguru-jiran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Hegoafrika da herri zigortuenetako bat: 25 eta 40 urteren arteko enplegatuen herena gaixorik dago.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten, non enplegatu txanodun batzuek oharrak hartzen baitzituzten beren koadernoetan, gasaren argipean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Goseak jotako jendeak, enplegatu apalek, sukarrez dardarka zeuden emakumeek soka luzea osatzen zuten txandaren zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Negozio gizonak eta funtzionarioak elkarren ondoan zebiltzan; behartsu piurako enplegatu xumeei ukondoez ukitzen, topo egiten, lekuz aldarazten ere uzten zieten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

-Gizon hori, oso oker ez banaiz, enplegatu arrunt bat da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Bankura itzulirik, enplegatu berriek orgatilak txukun paratu zituzten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 107. orr.

Bidaltzeko mezurik ez zuela erantzun behar zion Mikel Strogoffek enplegatu bitxi hari, ogia eta ura besterik ez zuela nahi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.

Gizon hau sektore pribatuko enplegatu gazte bat da.  Berria - Mundua   2004-05-16

Baina enplegatu sorgorrak zera esan dio betiko lasaitasunez: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Hor aurkitzen ziren: gure kontseilari Auroy jauna, jaun erretora, jandarmeria, herriko enplegatu guziak, herriko elkarteetako lehendakariak, gure eskoletako erakasle buruak, herrian zenbeit zerbitzutan axolatzen diren arduradunak.  Herria   2005-01-13

Memento batez, filipindar enplegatu batek atea ireki zuen fotokopia baten bila etortzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Ez zuela uste trenbideetako enplegatuek errurik zutenik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxeko biztanleria iraunkorra, berriz, hiriko enplegatu-jendeak osatzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

Enplegatu-jendez kargaturiko tranbia aldapan gora tiratzen zuten zaldi otzanei begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Espaloi zabaletan, enplegatu eta administrari jendetza bizi bizia zebilen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haga txiki bati eragiten dio horretarako ardura duen udal enplegatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Ez zizkieten ekipajeak miatu, nahiz Pirinioen alde bateko eta besteko aduana-enplegatuek aginduta zeukaten bidaiari guztiekin hala jokatzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

5 enplegatu egon

Doran jauna, gainera, ardo-merkatari katoliko handi baten bulegoan enplegatu zegoen hamahiru urtez, eta berria kanpora zabaltzeak lanpostua galtzea ere ekar ziezaiokeen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.

Power jauna, askoz ere gizon gazteagoa, Dublingo Gazteluan zegoen enplegatu, Irlandako Errege Polizia Sailean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

· Aracil Galiziara joan zen, han baitzegoen enplegatuta haren aita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Ernest Crocker [...] gai zen 9.000 usain bereizteko, baina haren ahalmenak ohiz kanpokoak ziren, eta, noski, usain-aholkulari gisa enplegaturik egon zen urte askoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Hark, ordea, suprefekturan enplegaturik jarraitu zuen, xarmagarria iruditzen baitzitzaion herrialde hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Aitari laguntzen ibilia zen, herri txiki bateko denda batean enplegatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

ik enplegatu2.

James Lennon-ek, lokomotorreko gidariak, esan zuen hamabost urte zeramatzala trenbide-konpainian enplegatu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Amak bazekien taberna bat zer zen, Donostiako Parte Zaharreko batean enplegatua egon zenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina enplegatu (3); baten enplegatu (3); bi enplegatu (4); enplegatu bat (7); enplegatu batek (7); enplegatu izan (4); esan zion enplegatuak (3); zion enplegatuak (4); zion enplegatuari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus