Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi nekien nik nola enplegatzen zuen denbora. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.
Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.
Hainbeste diru enplegatu hain urrutira bidaiatzeko, zertarako? Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.
Zeren Konpainiak baitzuen kontu haietan jende aditurik eta ezin prestuagorik, Jainkoaren zerbitzari leialak guztiak, jauregia modurik onenean enplega zezaketenak, Jainkoaren jainkozko loriagatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 627. orr.
"Burdina duk hemen etorkizuna, ez lurra!" Eta, etxeko ondasunak bertze molde hartan erabiltzen eta enplegatzen zituela, Laiotzako ola erosi zian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.
Estrabonek jakin zuen Egipton ehun eta hogei itsasontzi enplegatzen zituztela bertan; merkataritza hark diru hutsez irauten zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.
Merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Gaur egun Hannoverko meategiek ez dituzte garai hartan Espainiako meategietan enplegatzen ziren gizonen laurdenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Kanpora botako gaitik, Charlie; eta, zuek gerrara joan ezean, ez gaitik berriro enplegatuko ez zuen ama ez ni. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.
Galdegin iezaiezu euskal nagusiei zergatik ez gaituzten enplegatzen. Berria - Harian 2005-11-10
Estatu nagusian daude; milaka lagun enplegatzen dituzte bertan, eta hauek gehiegizko diren artikuluak kontsumitzen dituzte. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.
Enpresak, 458 langile enplegatzen ditu. Berria - Ekonomia 2004-11-03
17 hektareko landa bat Costa Rican erosirik eta langile talde bat enplegatuz gero, Peigna New York hirira joan zen bere artea osoki bizitzera. Berria - Kultura 2004-10-16
Lantegi gutxi izango zen bailara osoan, horrenbeste lagun enplegatzen zuenik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.
Medikuntza teknologia bat izango da, baina ingeniariak enplegatzen dituzten beste teknologia edo industrien antzik ez du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.
Haien haurrek ere tipitarik ikas dezaten zer den sufrimendua, harik eta, sufrimenduari sufrimendua eratxikiz, sei-zazpi urteko direnean, Cumanáko perla-saltzaile lagun bati igortzen dizkiodan arte, dohainik, hark enplega ditzan perla-bilatzaile gisa han edo hemen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.
Bizibidea eman niezazueke eta basoko trabailuetan enplega zuetarik hainbat". Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.
Zeren haren asmoa misionearen ondoan zeuden etxalde haietarik batean enplegatzea baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.
22 eta 35 urte bitarteko emakumea, zerbitzuen sektorean enplegatutakoa. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Itsasontzia egiten enplegatutakoak, aparailu eta janarien hornitzaileak, horiexek omen dira arrantza horretan interes handiena dutenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.
Bernard jaunak, edo estatuak enplegatzen duen beste bankariren batek, bere letrak proposatu ditu Holandara, eta egungo kanbioan baino sos-erdi bat, bi, hiru gehiagotan eman ditu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.
Medikuntza teknologia bat izango da, baina ingeniariak enplegatzen dituzten beste teknologia edo industrien antzik ez du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.
Gehiago kontsumituko da, gauza gehiago izango dira arteak lantzeko, gizon enplegatu gehiago, boterea lortzeko bitarteko gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Irribarre egin du hoteleko neska enplegatuak. Berria - Kirola 2006-04-06
Ongiaren eta gaizkiaren arazoak, berak hala kontatzen digu, hamahiru urte zuenerako enplegatzen zuen jada Nietzsche mutikoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 244. orr.
batean enplegatua (3); enplegaturik zegoen (3); enplegatzen ditu (6); enplegatzen zuen (5); eta enplegatu (8); lagun enplegatzen (6); lagun enplegatzen ditu (3); langile enplegatzen (6)