Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enplastu (agerraldi 1, liburu 1ean; ETCn 46 agerraldi; orobat enplasto 12 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 46 agerraldi) 1 iz sendagai nahastura biguna, zauriaren edo sendatu behar den gorputz zatiaren gainean itsasten dena, txaplata. ik mantar1.

Eta belar batzuk ere bildu nahi nituzke gero, zolda-belar batzuk, enplasturen bat egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Medikuak bere enplastoak eta bere erremedioak eskaintzen zizkion, eta barberak burua ebaki zion -zeren eta Mattinek buruan izan baitzuen kolpea-, harik eta buruko hezurra agerian jarri eta inguru hura garbitu zion arte, odol ustelik gera ez zekion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

Ezin zuen hitz egin, ez eta jan edo edan ere, eta erabilitako enplasto eta beste sendagaiek ez zioten inolako lasaibiderik ekarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Kauterizazioa egin zioten buruko hainbat lekutan eta ebakiak zainetan, enplastoak jarri zizkioten eta kolirioak begietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta zauriaren gainean ezartzeko, senda zedin.  Elizen arteko biblia   Is 38,21

Hiru egun daramatzat enplastoak jarrita, izotzarekin, hanturaren kontrakoak hartzen.  Berria - Kirola   2004-04-16

Zorabioa eta guzti ematen dit sendatzeko erabili dituzten baliabide guztiak gogoratze hutsarekin: izerditzea, enplastoak, zapi bustiak eta lehorrak bularrean, edari beroak, gargarak egitea, iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak, limoi zukua eta termometroa bi orduz behin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

2 irud/hed

Ekarriko zuen kexa eta enplastoa franko: Urtarrila bero, zinkurinak gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Auskalo zer-nolako laguntza espero ote zuen handik, belar-enplasto edo sorginkeriaren bat seguruena, nik al dakit. bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai-enplastoak jartzeko eta baleriana-ura hartzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus