Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irizpide enpirista hori hizkuntzaren esanahiaren jatorrian ezarri ohi da; azken buruan, hitz edo perpaus bat esanahiduna izango da oinarrian errealitatearekin erlazio zuzenen bat badu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
«Ordura arte zientzia ulertzeko modua tradizio enpirista positibistaren barruan kokatua zegoen, zientzia jarduera neutral bat bezala ikusten zen, mugarik gabeko baikortasun baten inguruan. Berria - Kultura 2004-02-05
Aipatu lan enpiristaz gain, Aristotelesek badu helburu arau-emailea ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Oinarri enpirista hori dela eta, Russellek Fregeren "zentzua" baztertu nahi du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Joera enpiristaren berriztatze bat proposatuko du, eta hori izango da bere filosofia-sistemaren funtsa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Halatan ere, guk enpiristatzat jo arren, hizkera zientifikoak inpertinentetzat -desegokitzat, alegia- joko luke Larkinen poesia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.
Eskuin filosofikoak, zehazkiago, tradizio filosofiko arrazionalista-enpirista nagusiaren ildoa defenditzen du. Berria - Kultura 2004-07-11
Enpiristek ziotenez, ezagutza esperientziatik sortzen da eta esperientziaren mende dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.
Batzuentzat, enpirista da, legeak behaketen orokortzez erdiesten dituelako (P.Duhem, E.Mach); beste batzuentzat razionalista platonikoa, esperientzia erdeinatuko lukeena (A.Koyré). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Enpirista logiko garrantzitsuenak judutarrak edo ezkertiarrak zirenez, Hitler-en garaipenarekin (1933an) Zirkuluek arazoak izan zituzten berehala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Quine enpirista erradikala da, eta "Enpirismoaren bi dogma" (1951) artikuluan idatzi zuenez, ez du aprioriko justifikaziorik onartzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.
Ekarpen interesgarrienak, pentsalari enpirista britainiarrek egin zituzten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.
Ni ez naiz ni eta nire gorputza, muga hori enpirista zikinek inposatu digute, diktadoreek inposatzen duten bezala Anarkistak aldiz pluralistagoak dira, enpiristagoak, eta mundua eta sentimenduak bezain eroak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 113. orr.