Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enpirismoan oinarriak sentipen-datuak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Coventryko poetak ez baitzuen besterik bilatu: metafisikari bizkarra erakutsiz, esperientziari -enpirismoari- ateak zabaltzea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.
Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea: beharbada egokiagoa litzateke -Lockeri gagozkiola batik bat- razionalismo matematiko-deduktiboaz (metafisiko) eta razionalismo induktiboaz (enpirista) mintzatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Quinek perpaus analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketa du enpirismoaren lehen dogmatzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Enpirismoak erlijioa arrazoi enpirikoen epaitegitik pasaraziko du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.
Russellek, aldiz, enpirismo hutsaren alde egingo du: ezagutza zuzena, subjektu batek objektu bat enpirikoki zuzenean ezagutzea, ezagutza ororen oinarrian egongo da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Programa berri horren bultzatzaileek filosofo eta zientzialari talde desberdinak osatu zituzten -horietako ezagunenak Vienako Zirkulua eta Berlingo Zirkulua ziren- orientabide komun batean, enpirismo logikoa deritzanean -edo positibismo logikoa, neopositibismoa-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Enpirismo dogmatikoaren aurrean, Quinek dogmarik gabeko ekarpen propioa egiten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Etikari buruz ari denean, Aristoteles munduaren edertasunaz eta bertan aurki daitekeen zorionaz mintzo zaigu, Platonen bortizkeriaren aurrean enpirismo berri eta gozo bat garatuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Aztertu nahiko zenukeen eduki osoari ihes egiten utziko liokete; zuen enpirismo zuhurrari uko egin beharko zeniokete; eta, zuen gogoz kontra, ontologia eta egitura bitxi batean eroriko zinatekete. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 231. orr.
Bi dira aprioriko justifikazioa aztertu duten filosofia nagusiak: neurrizko enpirismoa eta razionalismoa. zilegi da bazterkuntza hori tamalgarritzat jotzea, bazterkuntza horren ondorioz hutsik geratutako teoria-gunea berehalaxe hartu baitute enpirismorik inozoenaz hanpaturik dauden eta kontaketetan, estatistiketan eta nolabaiteko zentzuzkotasun batean oinarritu nahi duten hainbat ikusmoldek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Funtsean, Aristotelesek esperientzia ulertu nahi du oinarria bilatzeko bidean, enpirismo-mota bat jorratuz nolabait Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.