Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan jakin nuen ezen Mignon izanen nuela, bai gau hartako printzesa, erregina eta enperatriz, eta bai ene desirkundeen mantenua, bazka eta bihia ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.
Hirmengarda enperatriza hil eta gero, zeinekin hiru haur izan baitzituen, Judithekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen harekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.
Justinianoren emazte Teodora enperatrizaren antzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.
-Enperatriza -errepikatu zuen apaizak, debozio handiko tonuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
Jimmy, hire ama enperatriz bat duk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 155. orr.
Enperatrizari eskua luzatu zion kapitaina, Lafon deitua, hiltzera izan zen hargatik kondenatua, eta fusilatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.
Ekialdeko Afrikara Punt lurraldera Hatshepsut enperatrizaren erreinaldian (K.a. 1486-68) egindako espedizioan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.
Moskoviako Elisabeta enperatrizaren hogei erregetza-urteak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.
Errusiar elezahar batek dio, 1787an, Katalina Errusiako enperatriza Inperioaren hegoaldeko probintzietan barrena bisitaldia egiten ari zelarik, bere lehen ministro Grigori Aleksandrovich Potemkin egun bat lehenago aurreratzen zitzaiola enperatrizak egin beharreko bisitari, eta gezurrezko etxe-aurre dotoreak eraikitzen omen zituen etxe eta herrixka txiro haietan, hartara, enperatrizaren gurdi ederretik ikusita, txukun eta oparo ematen zuten, berez miseriazkoak zirenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.
Errege Jaunaren ama Enperatriza andereak aitzinetik gogorki eskaturik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.
Vienan enperadore-enperatrizek egin zieten harrera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.
erregina eta enperatriz (3); eta enperatriz (4)