Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enperadorego 1 iz enperadoaren agintea.
Azkenean, Ingalaterrako, Austriako, Alemaniako, Errusiako, Espainiako, Portugaleko eta beste nazioetako indarren aitzinean, Waterlooko zelaian amore eman behar izan zuen, 1815.ean eta enperadoregoari uko egin, betikotz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
Ordurako ez zitzaion pitorik ere interesatzen otomandar enperadoregoari buruzko ezer. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 66. orr.
2 inperioa.
Hala aldarrikatu zuten Enperadorearen mezulariek hiriz hiri, Enperadorego mutur batetik besteraino joanez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.