Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enperadore 1 iz inperio bateko buru den agintaria.

Frankoniako dukea enperadore hautatu zutenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.

Oton IV.a (1198-1218) 1209ko irailaren azken egunetan igaro zen Spoleto dukerritik Erromara bidean; bertan urriaren 4an enperadore koroatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Italian eta gero Egipton egin du bere fama eta baliatu du "Directoire" delakoaren ahulezia, bere bidearen idekitzeko, kontsul lehena, kontsul bizi guzirako, enperadore azkenean.  Herria   2004-01-01

Akemenestar Inperioan "jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak", Herodotoren arabera, "enperadorearen gortean hezten ziren, bost eta hogei urte bitartean, hiru gauzatan eta hirutan bakarrik: zaldiz ibiltzen, tiroketan eta egia esaten".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Aldi hartan Oton enperadorea segizio eta arrandia handiz igaro zen inguru haietatik, lurreko inperioaren koroa hartzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Enperadorearen udako jauregia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Josefina, sortzez kreol eta sineskeriazalea, Enperadorearen lagun zetorren Baionara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 61. orr.

Hala aldarrikatu zuten Enperadorearen mezulariek hiriz hiri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Hura gabe, enperadorearen kanoiendako bazka baizik ez gaituk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Argazkian, aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtean zen.  Elizen arteko biblia   Lk 3,1

Libri Feudorum liburuetan ikusten dudanez, Konrado II.a enperadorearen erregealdiaren hasieran, feudoak, haren mendeko herrialdeetan, ez ziren bilobengana pasatzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Antzinako Ekialdeko inperioetan [...] lurra enperadorearen jabetza zen, eta esleipena bizi bitartekoa beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Rodolfo Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Bohemiako eta Hungariako erregea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Garbi ikusi dut, hala ere, ez duela heriotza merezi duenik ezer egin; baina enperadore jaunarengana jo duenez gero, harengana bidaltzea erabaki dut.  Elizen arteko biblia   Eg 25,25

Berehala eskoltako guztien eztarritik orro berbera atera zen, ezin ozenago: "Gora Enperadorea!".  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Digitazio indartsuaren jabe izanik, Enperadorea esaten zaion kontzertuaren zailtasunaren gainetik aise zegoela erakutsi zigun.  Berria - Kultura   2004-03-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Karlomagnoren inperioa, oso laster osatua, enperadore handia hil eta handik gutxira desegiten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Paregabeko zerbitzaria delako Errege Jaunarentzat eta haren aita Enperadore Handiarentzat, bai eta haren ama andre Enperadorearentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Hori enperadoreak handiak eta aita santuak txikiak ziren garai batean egin zen, Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.

Teodosioren kodea ikus daiteke: enperadore kristauen ordenantzen bilduma bat besterik ez da. Idazkeraren usadioa hobeto gorde zen Italian, han aita santuak eta enperadore grekoak baitziren nagusi, eder eta jori hiriak, eta garai hartan ia-ia antxe bakarrik jarduten zen merkataritzan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Kontatuko dudana Enperadore Horiaren agintaldian gertatu zen, Txinan artistak, zentzurik onenean, desertuan harea-aleak bezain ugariak ziren erregealdian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Ilunabarra etorri eta entzunaldiak bukatzean, enperadore zorigabea [...] aulkitik jaiki eta bere apartamentu pribatuetarantz abiatzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Nork egin zion iruzur Bohemia-ko Rudolph enperadore buruarinari?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Cuzcon, enperadore inkaren gortean, heziketa-ikastaro erregular bat zegoen, azterketak egiten zirelarik zenbait fasetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Ekialde Urruneko estatu unibertsaleko enperadore mantxuek zera uste zuten beren diplomazi tratuetan: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Tatariar enperadore musulman bat izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Europan alderrai zebiltzan alkimista eta kinkailari guztiek Pragako gazteluan, enperadore alkimiazalearen babesean, toki bat edukitzearekin egiten zuten amets.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Erromatar enperadoreek sorturiko kolonien zerrenda luzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

"Lau Eskualdeetako Erresuma" sumerikoan Ur-etik gobernatzen zuten sumertar enperadoreen mende bildutako kode goiztiar bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Yung Lo-k, Ming dinastiako bigarren enperadoreak, Konstantinoplako azken enperadoreak Ekialdeko eliza aita santuaren agintepean jartzen hasi zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Lehen enperadoreen garaian, epaiketek etengabe sakailatu zituzten Erromako familia handiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Kristau Elizaren lurralde-antolaketa hori ez zuen inongo enperadorek sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

3 (elkarketa kopulatiboetan)

Vienan enperadore-enperatrizek egin zieten harrera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Errusiako enperadore-andreak, Katalina Handiak, Euler nahi zuen bere zientzia-akademiarako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

Txostena jasoko zuen prelatua enperadore-andrearen aitorlea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Seneka, politikan bustia, urte zailenetan Neron errukirantz bideratzen saiatua (arrakasta handirik gabe, garai hartan hilarazi baitzuen enperadore-poetak ama Agripina), Epikurok aldarrikatu bizitza publikotik erretiratzearen aldekoengana lerratuko da gero.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

Bestelakoa izan zen Jose II.a enperadore-erregearen ahalegin hutsegina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Italiako errege-enperadoreak hartu du gobernuaren kargua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

1821aren aurreko mende-erdian, greziar fanariotek Otomandar Inperioan nagusitasuna irispidean zutela pentsa zezaketen, garaikide zen Jose II.a errege-enperadorea habsburgotarren danubiar monarkian alemanei ziurtatzen ahalegindu izan zen bezalako nagusitasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus