Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enpatxu 1 iz betekada, asebetetzea. • irud/hed
'Gustatzen zaizu neska bat eta haren atzetik zabiltza denbora guztian eta, kasurik egiten ez badizu, ezin duzu enpatxua gainetik kendu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 336. orr.
Literaturaren enpatxu eztia, droga bat balitz bezala haren beharra zainetan betiko sarturik utzi zidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Zurginaren haserreak liluraturik zeuzkan nolabait, eta haren esanak, galegozko eta euskarazko enpatxuan jaurtiriko madarikazio andana, zubira behartu zuen kapitaina. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.
2 herabetasuna.
Enpatxu handirik gabe esan zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 200. orr.