Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruestimua, beren buruarekin duten harremana, autokontrola, pertsonen arteko harremana eta, batez ere, enpatia, besteen tokian jartzeko gaitasuna. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Ramon Lazkano eta bion artean sortu den enpatia oso ona izan da hasieratik. Berria - Kultura 2004-03-31
Hainbeste itxiko ez balitz, errazago egingo litzaidake gauzak haren ikuspuntutik ikustea, haren larruan sartzea, apur bat, nola esan, enpatiaz jokatzea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 54. orr.
Sentitzen du alde fisiko edo fisiologikoarekiko -aziendaren oinaze edo izuarekiko- errukia izan dezakeela, baina ez du enpatiarik jendearen gogo-egoeraren eta etorkizunaren aurrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.
Ikuslearen enpatia eta irudimena baliaturik beste mundu batzuetara zabalik dagoen leihoa da Miegen pintura. Berria - Kultura 2004-05-16
Bestela itxita dagoen emozio-mundu baterako atea zabaltzen omen dio makinak, eta haienganako enpatia sentitzen uzten, ia bidea erakusten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.
Enpatia aipatzen duzu negoziazio prozesuetako faktore garrantzitsuenen artean. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Baina orain hemen bakarrik naizela, eta ezagunak gogoan ditudala, iduritzen zait idazkera-ariketaren barnean eta enpatiaren bidez argiago agertzen zaizkidala adiskide eta hurbilak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 91. orr.
Enpatiarako gaitasunik ez dute erakusten. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Errua "sekuentzia-arazo"ei egozten bazien ere, bazirudien pertsonaiekiko enpatiarik ezak sortzen ziola arazoa, eta zio eta asmoen joko katramilatua ez ulertzeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Oihu txikiak, plazer espasmoak eta enpatiazko hasperenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Gure familiak enpatia handia die gaur egun euren senide presoak ikusteko hainbeste kilometroko bidaiak egin behar dituzten familiei. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 165. orr.
Beren burua oldar hartatik une batez libre ikusi zutenek hartu zuten lasaitutik segundo batzuk irago ostean, enpatia izugarriko dardarako latz bat jabetu zen han zeuden guztiez. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.
Benetako enpatia behar da, estutasun egoera bat bizi duen horri eskua luzatzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Ene enpatia txit sentikorra, maiteñoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.