Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enparau 1 iz gainerakoa. (pluralean)

Aitortu beharra dago, beraz, lurra eta eguzkia, ilargia, itsasoa eta diren enparau guztiak ez direla bakarrak, kopuru neurrigabekoak baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

Tradizo espainol jatorrera itzultzeko erretolikarekin ari ziren erromantiko, krausista, Menéndez Pelayo, Unamuno eta enparau guztien aurka [...] Ortega-k zirt-zart tradizio bedeinkatu hori guztia ezespainola deklaratzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.

Makiak, anarkistek, Puig--Antichek, FRAPek, ETAk, eta antzeko enparauek, ez zuten deus egin diktadura hura amaitzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Eraso haiexek erakutsi ziguten badaezpadakoak zirela gure gazteluak eta enparauak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

Gaur egunera arte iritsi diren linierra, kornerra, orsaia eta enparauak ez dira gaur goizekoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.

Garaikurren banaketarako behar ziren kaxoiak, mahaia eta enparauak igotzen hasi ziren, Eta antenak, pinuak eta enparauak guztion mesederako izango dira azken baten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 161. orr.

Behean afrikarrak eta asiatikoak eta enparauak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

1000 urteko gazteluak eta gaztelauak, santuak eta gortesauak, gora gutarrak eta hor konpon enparauak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.

Alabek eta enparauek burutik egina zegoela pentsatuko zuten, harritu egingo ziren Gerrikagoitiatarrak ere agian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 201. orr.

Ez dakit Bakejek eta enparauek zer nolako lezioak emanen dituzten ditxosozko kontzeptu berri honen inguruan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Inork ez zuen zalantzan ipini Otamendi, Torrealdai eta enparauen tortura salaketen testigantza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.

Are lotsatuago, Pauloren erreakzioa, Valentinarena eta enparauena ikusirik, ikusten ari zen bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.

Hamazazpi eskola-urtez aoristoekin eta Peloponesoko gerrarekin eta enparauekin jo eta su jardun ondoren, aurreneko aldiz, ikasitako gauzak baliagarri izaten hasiak zitzaizkidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Gauza jakina baita zer ondorio segitzen diren giza izaeraren sotoak aztertzen denbora galdu zale diren intelektual eta enparauekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

Sofia Loren, Claudia Cardinale eta enparauei begira handitu zitzaizkigun guri begiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Hala ere, haizeak alde jo zien atzo Endesa (%2), Iberdrola (%0,31) eta enparauei, Wall Street lagun.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Oroitzen buzkantza, orantza eta enparauez goian esandakoak?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.

Araua oso zorrotza da metro edo tren geltokietan, saltoki handietan, zinemetan edo enparauetan erabiliko diren materialekin.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Hitzez hitzekoak emateko ez ezik, komatxoak gomendatzen baitzitzaizkidan lan artistiko, egunkari, liburu, aldizkari, zinema, antzoki eta enparauetarako ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

2 (singularrean)

Milosevic, Webo, Delporte eta enparaua jokatzeko moduan ez izateak hutsune garrantzitsuak eragiten dizkio taldeari, baina bere ordezkoek ere maila ona eman ahal dutela uste dut nik, nahiz eta emaitza bolda txarra hutsune hauekin batera etorri den.  Berria - Kirola   2006-01-26

Ronaldinho, Eto'o, Deco, Xavi, Giuly, Puyol, Messi eta enparaua garrantzitsuak dira, baina taldea da garrantzitsuena.  Berria - Kirola   2006-03-12

Ederto, hau nahikoa dozu hiruhileko-pare baterako, eta enparaua seguru gordeko dogu zuretzat -Griphookengana itzuli zen-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 72. orr.

3 enparauko izlag

Enparauko kontratuetan, arau orokorrak eman ditugu berriro ere.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

Haizea eta euria -kristaletan behera irristaka- hainbesterainokoak ziren ezen bai baitzirudien gela, ohe handia eta enparaukoak batetik bestera zebiltzala, globo gidagarri bat itsaso gainean doan bezala aurrera eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enparauak ez (3); enparauek ez (4); eta enparaua (5); eta enparauak (74); eta enparauei (10); eta enparauek (55); eta enparauek ez (4); eta enparauekin (16); eta enparauen (38); eta enparauetan (4); eta enparauez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus