Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enparatu, enpara, enparatzen 1 du ad gaineratu.
Erregek, jauna, sei zaldi Berberiako ditu jokatu, eta haien aldera Laertesek ditu enparatu, aditu dudanez, sei ezpata-puinale Frantziako, beren hornidurekin, hots, uhala, bilurrak eta abar. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 216. orr.
2 (era burutua izenondo gisa) gainerako.
Arazo enparatu gehienetan inongo bateratasunik erakusten ez zuten nagusi-larriak ados zetozen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.
Ezean, ez dut irabaziko neure lotsa eta sastada enparatuok besterik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 217. orr.
Zure graziak alderdi ahulenean ezarri ditu enparatuak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.