Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohartu dira eskolan, bai lehen mailean eta bai bigarrenean, haurrak enoatzen direla. Herria 2003-01-28
Nor enoatuko edo aspertuko ote zen, eta, are gutiago, nor lokartuko Lafitte jaunak argitzen eta oraikotzen zituen esplikazioneen erdian! Herria 2001-09-20
Haatik ez da nehor enoatu: partida bizi-bizia joan da. Herria 2002-12-12
Nehor ez zitekeen enoatu edo aspertu hari beha. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.
RPIMA-ko ehundaka militarren mantentzeko, denek zergak pagatzen ditugu ehundaka CRS eta "gardes mobiles" delakoak beren Marracq-eko eta Butte aux Cailles-eko kasernetan enoa daitezen. Herria 2003-02-13
Elizkizunetarik landa Agerreko ostatuan iragan da gaineratikoa, ez baita nehor enoatu. Herria 2002-10-10
Ez dela enoatzekorik izanen igandean, Aiherran! Herria 2002-11-07
Ekainaren 17 an, goizeko 11 ak 30 etarik aitzina, hurbilduko denak ez du enoatzekorik izanen. Herria 2001-06-14
Leihatilako sarean egin ziminokeriek ene gorputza iratzarri dute eta, joan-jinka aritzeaz enoatzen hasten bainaiz, beste soinketa batzuk asmatzen ditut. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.
Gerora, baina, munduaz enoaturik, Arantzazura itzuli nintzen, non seme bati egiten zaion bezalako harrera egin baitzidaten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.