Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enoagarri izond aspergarria, nardagarria.
Eta gerora baino ez zitzaion sartu neurtitzak ontzeko grina enoagarria. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Erosoago sentitu nintzen alderdi profesionaletara lerratzean, eremu itxuraz biendako enoagarriak utzita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
Hango filmak eskuarki guretzat nahiko enoagarri izaten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Enoagarri zen niretzat, uneoro nahi izaten nuen nik orduan, eta lurrin-dendan ase behar izaten nuen nahitaez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.