Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enmarkatu, enmarka, enmarkatzen du ad marko batez inguratu.

Hormetako koadroei erreparatzen diet orduan, erreprodukzioak dira, baina ongi enmarkatuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

2 marko moduko batez inguratu.

Galdu den behialako margoaren arrastoa; balkoiak enmarkatzen zituen mosaikoen irudia; harlauzak, batzuk hautsita edo altxatuta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Kobre metalez enmarkaturiko edertasuna, bekain beltz joriek bi zeru galernatsu babesten dituzte, eta beherago marrubi bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.

Tolosaraino igo behar da, Okzitaniako Tolosaraino, eta gero jaitsi berriro, herrixketako izenak bi hizkuntzatan daude jarrita, Saint-Sulpice/Sent Somplesi, marra gorri batekin enmarkatuta Ipar Euskal Herrian bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Biraka, lepo-zerrendak aurpegia enmarkatzen diola, mantalaren lokarriek gerria besarkatzen diotela, egarriz dagoela dio.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus