Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni enlaze izan ninduan Kandido Sasetaren agindupean, eta etsaiaren lerroak pasa behar izan nituen ehun eta gehiagotan, ez ninduten inoiz bizirik harrapatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 272. orr.
Beti daude prest mendira jotzeko eta ez dute akordutik galtzen behin zapalduriko bidezidorra, are gutxiago Kirikiño batalloiko enlaze izandako batek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 171. orr.
Gaztetu zen gure Metxa, gerratean enlaze ibili zeneko lan berdina eskatzen zion-eta orain ilobak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 174. orr.
-Enlaze ederra, mezuak irakurtzen dituena! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.
Agirre'tar Nikola Metxa ere -Koldo Izagirrek sortutako pertsonaia suhar, herren eta erretxina- han ibilia izango zela oroitu nuen, enlaze lanetan jo batera eta jo bestera. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.