Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkontru 1 iz topo egitea.

Printzearen eta printzesaren enkontrua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 120. orr.

Nekanerekin izan duen enkontruak zabaldu dizkio leihoak Margaren memoriari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

Handik gutxira gertatu zen Etxebarrietaren eta Sarasketaren enkontrua Pardines guardia zibilarekin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Bera bakarrik al zen bada haiekin enkontru bat izan zuena?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

Han zen biharamunean, enkontru horietarako adostuta genuen kafetegian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

Pertsonaia hausnartzen ari da zenbat pultsio erotikoren enkontrua eta emaitza ote den hiri bat, eta, hiri guztien gainetik, Venezia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Galietako Guda latinetik gaztelaniara itzultzen ari naizela, gomuta bete-betea daukat bi egitura desberdinen arteko joan-etorri, harreman, bihurgune, labar, enkontru eta urrutiramenduez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 179. orr.

Bizkor hitz egiten zuen, enkontruak pozez bete izan balu bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 107. orr.

Arrats batez, Armeniako printze bihoztoi bat [...] arribatu zen gaztelura eta atera zitzaion enkontrura damaren mutila.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Burdinarri baten eremu magnetikoan sartu balira bezala, nire ezpainak ere aitzina abiarazi nituen, bertze horien enkontrura, gizotso dudatsu eta arroztua, hurrupatzeko nahiz hurrupatua izateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Donostiatik Beasainera zetorren Txabi, eta Eibarretik nindoan haren enkontrura, dinamita karga bat kotxean neramala.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Batzuetan Tatamarirekin joaten da amaren enkontrura, Mariaren karrikotxeari helduta.     «Bizia lo», 2003 - 27. orr.

Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala, nota bakoitzaren arintasuna eta pisua, zaporea eta bolumena, biribiltasuna edo zorroztasuna neurtuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Arantxa ni baino lehenago heldu zen hara: seinale ontzat hartu nuen, nahiz eta, egia osoa esateko, ni beti berandu iristen naizen enkontruetara.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 12. orr.

Jaiki eta hurbildu egin zitzaion lehen enkontruko hoztasunaren kontrako konfiantza eman guran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 87. orr.

Nahiago zuen Anaz gehiago ez pentsatu; arazo nekosoetara zeraman horrek, are larriago sentiaraziko zuen, aurreko larunbat gauean izandako enkontrukoak berritzen hasiko zen, eta atzera berriro morokil guztiari bueltaka.     «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

Eta ehiztari guztienak bezala, bereak ere bidera irtendako animalien enkontruz beterik daude, arrastoa jarraitu eta itsumustuan eraso egindako piztien begiradez oroimenean itsatsirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Anaiari ordea -halaxe esan zion Corgean izeneko doktore batek- inpresioa handia egin zion enkontruak -the incident left a strong impression on him-, eta gau hartan bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Heriotzarekiko enkontru labur honetatik ikaskizunik ateratzekotan, honako hau izango zen: nire bizitza, hitzaren zentzurik hertsienean, ez zen jada nirea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Enkontru gaiztoren bat bart ni "Lisboan" utzita, ala Eskalatzailearekin mutur-joka aritu haiz?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Autoan gindoazela suertatu zen lehen enkontru bortitza zetazko gizonarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Mikel bere buruarekin enkontru serio bat izaten ari zen, gailurra deitzen zaion horietakoa, Meeting Appoint.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

Maiz amets egin zenuen une honekin, maiz imajinatu zenuen lehenengo enkontrua, lehenengo solasaldia, lehenengo besarkada, baina batez ere, lehenengo azalpena eta lehenengo barkamena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Ez dirudi ohiko enkontru bat, baina errepikatuko balitz komeniko litzateke, agian, emakumearen inguruko informazioa jasotzea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 182. orr.

Nik ez nuen ikusi, atzetik egin baitzidaten eraso, gauez, neskalagunarekin izandako ezkutuko enkontru batetik pentsiorako bidean nindoala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 120. orr.

Alde batera uzten ditu, jakina, noizbehinkako enkontruak, batarekin edo bestearekin Ondo gogoratzen dut urtea, gure azkeneko enkontruan gaztelaniaz argitaratu berria zen Alessandro Bariccoren Zeta eleberria gomendatu zidalako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

-Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo.     «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aspaldian elkartu ez diren ikaskide zaharren arteko enkontru erritoak errepikatu ditugu, bat bera ere ahaztu gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

· Lino aske geratu eta gutxira, sexu enkontru bat-bateko eta lasaigarrien bila hiriburura joan ohi zen anbienteko taberna haietako bateko gela ilunean, Lino bereizi uste izan zuen komisarioak, begitazio hori izan zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enkontru bat (4); enkontru hark (3); enkontrua eta (3); lehen enkontru (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus