Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkoniatu, enkonia, enkoniatzen 1 da ad erabat haserretu.

Bertze alderat so egin zuen, adierazten zidalarik, halatan, ezen haserreturik eta enkoniaturik zegoela enekin, gonbidatu guztiak bezperan kakalarrian jarri nituelako, eta ez zidala huts hura barkatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

Azkenean bere hitz edo erran bakar hark ene argumentu guztiek baino gehiago balio izaiten baitzuen, nihaur haserretzen, jauzten eta enkoniatzen nintzelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.

Etsai ozpinduak balira bezala, nor bere muturrean, urrats bat bera ere gibelatu gabe, batek antsiarik ez zuenaz antsiatzen eta enkoniatzen zelarik bertzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arima enkoniatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 5. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus