Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkoadratu, enkoadra, enkoadratzen (orobat enkuadratu) du ad marko batez inguratu; kameraren objektiboak hartzen duen espazio zatian sartu.

Gorrotatu egiten ditut beren laineza eta hantusteak, exhibitzeko, enkoadratuak izateko, fokoen pean jartzeko duten premia hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.

Haren haragi atseden hartua, haren aurpegi arrosa sekula ez ziren agertu haren adats lau-lauan hobeto enkoadraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

10x15 cm-ko argazki matea zen, ondo enkoadratua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Haiek ere ongi enkoadratuak zeuden, eta lehenagoko soldadu berak ikusten ziren lasterketa geroz eta biziago batean, geroz eta gertuago kameraren objektibotik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 154. orr.

Bestetik, irudiak grabatzerakoan enkoadratzea, plano motak, muntaketa eta trikimailuak erakusten ditu, adibide grafikoekin.  Berria - Harian   2005-12-04

Beste argazki bat egin nuen xiringak ere enkuadratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus