Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enkoadernatu, enkoaderna, enkoadernatzen (ETCn 31 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian azaleztatu eta koadernatu agertzen dira) du ad koadernatu.
Fotokopia bat egin, biak enkoadernatu eta, bat etxean utzita, Udaletxera eraman nuen bestea, Jontxu Muñagorrirengana. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 107. orr.
Larruaz enkoadernaturiko arrabeteko liburuki batekin agertu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 317. orr.
Seda horiz enkoadernaturiko ale eskuizkribatu batzuk ezagutu nituen, Dinastia Argitsuko Hirugarren Enperadoreak zuzendu zuen eta sekula inprentara eman ez zen Entziklopedia Galdua delakoarenak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.