Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkargu 1 iz mandatua; agindua.

Emango al diozu enkargua?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 132. orr.

Requiem bat idazteko enkargua egiten zion igorle ezezagun batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Enkarguak egiten zituen mutikoak buru makur segitzen zuen, eta jaiki zenean, negarrez ari zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.

Ez, amarenean enkargu bat egin behar nuen, eta ahaztuta neukan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.

Enkargu asko hartzen diat eta denak egiten ditiat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.

Azken asteotan iragarritako enkargurik ez da oraindik iritsi.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Arkitektoak obra publiko bat egiteko enkargua hartzen duenean, gastuen zenbatespena egingo du obra zenbat kostatuko den esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Hargina itzultzen ez zenez, monjeek atea eraikitzeko enkargua beste norbaiti eman behar zitzaiola erabaki eta handik gertu bizi zen jentil batengana jo zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

Enkargua jaso zuen tipo hori ez zen, jakina, tipo arrunta: pintore famatua zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 113. orr.

Albistea, edo hobeto esanda enkargua, edo agindua, jaso nuenean, ez nintzen sobera kezkatu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Enkargu horixe utzi ziola alde egin aurretik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

Hirurok elkartu ginenean Kristinak esan zigunan enkarguren batera joan behar zuela eta bakarrik geratu gintunan biok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.

Atso zaharra kalean dabil, enkarguetara irtenda.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.

Nekane, bidal nazazu umetan bezala enkarguetara, nik atseginez lagunduko dizut-eta!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 111. orr.

Jesiko Kreszentzio Ministro jeneralak San Frantziskoren Bigarren Bizitza idazteko enkargua eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Nik neure enkargua bete eta neure dirua kobratu, horraino nire zeregina.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

Napumoceno jaunak enkargu bat zekarren, osaba batek Gilberto Sousa doktorearentzat, S.Vicenteko jende printzipala eta haren antzinako ikaskidea, bidaltzen zuen bonbardeira egurrezko pipa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 91. orr.

Ez du burdinak gaiztotu behar; urrezko igitaitxoa zerabilten druidek eurek, mihura ebakitzeko enkargua zutenek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

"Zergatik ez haiz Sansonen putzuan azaldu? Utzi nian etortzeko enkargua hotelean", esan zion Adrianek beragana eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Erretorearen enkargu bat daukat zuretzat -esan zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Oroitzen dut nola aitak lehenengo enkarguan manatu zion pinta zezala Errege magoen adorazionea, froga gisa edo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 292. orr.

Egun hartan, Frantziatik zetozen lau bidaiari hartu nituen Irunen Bitoriara eramateko enkarguarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Propio egiten zizkion, enkarguz, Veneziako bitxigile batek, behin enkante batean berak erositako ontzi zahar bat eredu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Edo Prokofievek, honek ere Paul Wittgenstein mainguaren enkarguz, idatzi zuen piano-kontzertu harekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Bera ere urduri zegoen enkarguetako mutikoak ekarritako albistearekin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

Egia esan nion, enkarguzko liburuak idazten nituela batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Horman, margolan handi bat, enkarguzko egiten diren zahar itxurako kopia horietakoa, nonbait.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

Erabat desberdinak dira beste marrazkien aldean -enkarguzkoen aldean, alegia-, barne-biziaren eta amets eta premien adierazpen baitira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Ontziola txiki eta ertainek goraino bete dute enkarguen zorroa.  Berria - Harian   2005-10-04

Enkarguak ugariak ziren boladetan, osagarrizko ontziak mobilizatu behar ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraikuntzarako ezgai, baina erretirorik gabe, enkargu txikiekin jarraitu behar izan zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

Enkargu gogaikarri bat zeukan herrirako; bizpahiru gutun idatzi, kapela janztera igo, eta hamar minuturen buruan prest izango zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.

Idazlea aspaldian aspertuxea dago bulegoetatik datozkion enkargu hotz eta lehorrak erantzuten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.

Batzuetan enkargu oso jakinekin egin behar izan duelako lan.  Berria - Kultura   2004-10-05

Buruzagi horri erantzukizun handiko enkarguak emango dizkiote.  Berria - Kultura   2004-11-10

3 (hitz elkartuetan)

Enkargu andana jasotzen zuen, Erresuma Batuko bildumagileek izugarri estimatzen zuten harne lana.  Berria - Kultura   2004-07-27

Edo, beharbada, agintarien presio berbera, enkargu-egileari amore emateko gogo erabatekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 172. orr.

Azken finean erronka polita iruditzen zait pelikula bat enkargu moduan egiten.  Berria - Kultura   2006-02-08

· 1989ko udazkenean, Stephenentzat marrazki-enkarguak lortzen hasi zen Margaret, eta asteburuero ateratzen zuen marraztera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko enkargua (5); enkargu asko (4); enkargu bat (10); enkargu bat egin (3); enkargu batzuk (3); enkargua bete (3); enkargua egin (4); enkargua egiten (3); enkargua eman (6); enkargua jaso (3); enkarguak egiten (6); enkarguren bat (7); enkarguz egin (4); enkarguzko lanak (5); eta enkarguzko (3); idazteko enkargua (4); zion enkargua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus