Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irujok beste ekintza bat enkargatu ziola, nahitaez egin beharrekoa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 100. orr.
-Ikerketa bat enkargatzen bada, gero hori plazaratzeko izaten duk beti. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.
Ia guztiz hondaturik erosi zuen eta Rafael jaunari enkargatu zion konponketa, fabrikatik atera berria balitz bezala utz zezan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 68. orr.
Niri eta lanbide hartako beste batzuei, eginkizun berezi bat enkargatu behar zigula. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
1986an enkargatu zion museoak obra Serrari, eta urte horretan bertan erakutsi zuen Txillidaren, Tapiesen eta Baselitzen obrekin batera. Berria - Kultura 2006-01-19
Herriko etxe guztietako suak itzali, eta haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten, eta lan horretarako enkargatua druida izan ohi zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.
Ahaztuko zuela, agian, urtean behin behintzat [...] osabaren betiereko atsedenaren aldeko meza esan zezaten enkargatzea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 130. orr.
Goizean kantari jaiki eta erosketa enkargatzera joaten zen; gero tranbia hartzen zuen, 7a. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.
Enkargatuko zela bera, enteratuko zela nola edo hala nor zebilen haren atzetik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.
Oso ohikoa da horrelako lanak hasi baino lehen mota guztietako txosten teknikoak enkargatu eta egitea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 171. orr.
Eusko Jaurlaritzak enkargatu du proiektua egitea parkea datozen urteetan gauzatu ahal izan dadin. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Hemen, Arantzazuko Seminarioa martxan ipini berria zenean, bertako obraren kapatazgo modukoa enkargatu zioten. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.
Poetarik ez letraturik ez baduzue, enkargatu libretoa Luis Mari Mujikari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.
Bigarren Mundu Gerraren sorrera eta bilakaera ondo segitu ez zuenez, horri buruz idatzitako guztia enkargatzen hasi zen Lisboara. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.
Kontua da uko egin ziola beste traje bat enkargatzeari. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 174. orr.
Berendiaren beraren telefonotik enkargatzen zituzten otorduak Hotel Torrontegira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.
Eguberriak zirela profitatuz, iloba gonbidatu zuen espresuki enkargatutako indioilarrez hornitutako jaieguneko afarira. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 35. orr.
Mahaia enkargatu diot. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.
Presa-presaka bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.
Osaba hark enkargatutako zapatak eramatera bidaltzen ninduen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.
Inkonpetente hutsa da ohol biko zerraldo hau enkargatu duen ergela! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.
Ostilamendua enkargatu behar dut. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.
Arratsaldean prozesioa alde guztietan eta beldurrik latzena piztu eta sartuko zuen sermoilari onena enkargatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Biltokiko enkargatuetako bat zen eta hainbat langile zituen bere menera, fardelak hara eta hona eramateko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.
Izarretatik izarretara, enkargatuaren begiradapean, garia edo erremolatxa biltzen, ehunetik gora lagun lerro-lerro aritzen ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.
Enkargatua etortzen zenean, galdetuz gero, komunean edo zerbaiten bila joana nintzela erantzuten zion aitak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 178. orr.
-Horiek hemen ingurutako bi fabrika handienetako enkargatuak dira. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 148. orr.
Jaka urdineko enkargatuari aurrea hartuta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 183. orr.
bat enkargatu (4); enkargatu zion (8); enkargatu zioten (3)