Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enkante postua bikoitza da; bi aldeetan, bulegoaren aurrean luzatzen den harrizko mahaiaren mutur batean, enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien; koadernoaren emakume idazlaria, bitartean, esleipenaren zain zegoen enkantegilearen gainetik, idazluma hatzetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Enkantegile konkordunak, beroturik, haizea astintzen zuen bere beso argalekin, masailezurrak aurreratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Azokako enkantegilerik onena da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Logre ez zen lasaitzen, Florentek arrain enkantegile bikaina antzematen zuen berriz ere harengan, masailezurra aurrera, hitzak eskuekin hara eta hona botaka, giharrak uzkurturik zaunkaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.