Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkante 1 iz jendaurreko salmenta mota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona; salmenta egiten den tokia.

Egun horretan, erakusketan egon diren obra guztiekin enkante bat antolatuko dute.  Berria - Kultura   2004-01-07

Enkantea ni itzuli aurretik amaituko zen eta horrek nire eragozpenak are handiago bilakatuko zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 331. orr.

Txillidaren obra baten enkantea bertan behera utzi dute.  Berria - Kultura   2006-01-18

Zerbitzuok hainbat enpresen artean banatzeko enkantea egiteko asmoa du Armadak.  Berria - Mundua   2004-09-08

Sal-erospen horien enkanteak egiten dira parke osoka.  Herria   2005-06-09

Valeri Solarovek enkanteari ekin zionean, Baikalek gutxieneko prezioa proposatu zuen: 6.420 milioi euro.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Enkante eta piltzar-dendetako saltzaileek esku artean dituzten liburuetako autoreez ohi dutena baino informazio gehiago zeukan Velasco sendagileari buruz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Londresko enkante batean Yuan dinastiaren portzelanazko pitxar urdin batengatik 22,16 milioi euro ordaindu zituzten.  Berria - Kultura   2006-01-17

Rembrandt Harmensz van Rijn (1606-1669) Herbehereetako artistaren 55 grabatu salgai jarriko ditu enkante batean Londresko Christie's etxeak.  Berria - Kultura   2006-03-04

Erregistroan ikus daitekeenez, udalak enkante batean eskuratu zuen etxea, 2026an.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 75. orr.

XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian. Baptistak bultzatutako enkante batean zorraren prezioan eskuratua, halako biren balioa izan arren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Estimatuko nuen postaletan jarri ohi den abiaburu arrunt hori, "hemen nago lagun talde batekin etorria", "nire lagun Michelle edo Helenarekin" hobeto, edo "enkante batera etorri naiz", beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 196. orr.

Igandean zur eta lur begiratzen zioten elkarri kazetariek, Valeri Siborov enkanteko arduradunak hiru mailu kolperen bidez irabazlea jakinarazi zuenean.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Deitu egin zion, enkantean guztien harridura piztu zuen aingira handi bat erakusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hasiera batean Newcastle bazen jokalaria fitxatzeko interes gehien zuena, azken orduan Manchester United ere Rooneyren enkantean sartu da.  Berria - Kirola   2004-08-27

Ekainean Itzuli-mitzuli bizikleta martxa burutu ondoren, uztailean artisten obrak enkanteetan saldu zituzten.  Herria   2004-09-02

Ekarri zituzten enkantera eta Jusuf Khani gatibuen arteko bat izugarri gustatu zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

2 (izenondoekin)

Letra protestaturik zegoen ordurako, betearazi baino ez zuten egin, bahitu eta enkante publikoan saldu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

Enkante publiko bidez egingo da.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enkante-maisu: besteren patrikatik mingainaz ostu duela mailukadaka aldarrikatzen duen gizona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.

Inoiz enkante etxeren batek bildu duen dirutza handiena da iazko hori.  Berria - Kultura   2006-01-17

Pablo Picassoren (1881-1973) 82 grabatu salgai jarriko ditu Londresko Sotheby's enkante etxeak martxoaren 28an.  Berria - Kultura   2006-02-23

Bilduma erakusgai jarriko dute maiatzaren 14an Londresko Christie's enkante etxean, eta bost egun geroago enkantean salduko dituzte agiriak.  Berria - Kultura   2004-03-18

Ez zuen egundo Londresen antzoki bat kudeatu, eta ez zen egundo enkante-etxe baten aholkulari izan Parisen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Obrak bihar salduko dira Miarritzeko enkante gelan, eta bildutako dirua demoen alde izanen da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Bederatzi enkante postuen inguruan birsaltzaileak zebiltzan bueltaka ordurako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Enkante postua bikoitza da; bi aldeetan, bulegoaren aurrean luzatzen den harrizko mahaiaren mutur batean, enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

35.000 aleak berehala saldu ziren, eta dagoeneko Interneteko enkante orri batzuetan 45 euro eskatzen ari dira ale baten truke.  Berria - Kultura   2004-11-09

Otarreak desfilean pasatzen ziren, arraiak, lengoraduak, berdelak, izokinak, hara eta hona ekarri eta eraman egiten zituzten enkante sailkatzaileek, haien inguruan areagotuz zihoazen hitz erdizken artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Goizero Bruselan irudien enkante moduko bat izaten da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Inbertsio bankuek enpresaren balorazioa egin eta hasierako akzioen prezioa zehaztu beharrean, Googlek enkante bidez banatu nahi ditu akzioak.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Parte-hartze ona elkartasun enkantean.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Milanora iritsi, eta bertan, ostatu-enkante istilutsu batean, Rossi tximinia garbitzaileak 82 liberatan erosi dio Giorgio zakarrekoari.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.

5 enkantean adlag enkante baten bidez.

Enkantean egindako salmenta askotan izana zen Ruche jauna, baina, halakoetan, obra serio gutxi batzuk besterik ez zituzten aurkezten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Gainera, enkantean jar ditzakezue Jotagarbi 5 horiek, eta museoren batek horiengatik zerbait eskainiko dizuela esango nuke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 97. orr.

Senarraren trajea saltzeko zaila da, eta Peterren bizikleta atzera etorri da enkantetik, inork ez du erosi nahi izan eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 148. orr.

Wilderen ondasun guztiak, argitaratutako eta argitaragabeko izkribuak barne, enkantean saldu zituzten epaiketako gastuak eta ordaintzeko. Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten, enkantean saltzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Engainazalea engainatu duenari eman bekio ez pena baina sari, ondo baino hobeto egin du Baptistari lapurtuta, horrek herriari lapurtu baino ez du egin eta, nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.

6 enkantera adlag enkantean.

Enkantera saldutako gauzen zerrendan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 168. orr.

Bestetik, Jukos petrolio taldearen Juganskneftegaz filiala enkantera aterako du Errusiako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Proposatu nuen sal geniezaiola zuzen-zuzenean hiriko liburutegiren bati, Berg Collection-i, Morgan-i, Columbia Unibertsitateari, edo bestela atera genezala enkantera Sotheby-ren bitartez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Enkantera aterako diren objektuetako askoren balioa ez da ekonomikoa, sentimentala baizik.  Berria - Kultura   2004-06-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus