Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkantamendu 1 iz sorginkeria, xarmadura.

Luthek bi besoak airean zabaldu zituen enkantamendu bat egiteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

Bakea etorri ondoren, xarmari bat, enkantamendu bat, egitea pentsatuko dute, Don Kijote herrira itzularazteko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 89. orr.

Baina oraingo honetan... -erantsi zuen txakurrari serio-serio begiratuz- enkantamendu bat ipiniko diot, eta berriro haginka egiten badiozu hortz guztiak eroriko zaizkizu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 72. orr.

Ez duzu ikusten zeruen haserreak nire enkantamenduak baino ahalmen handiagoa duela?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 67. orr.

Sekretuz, sorginkeriaz eta enkantamenduz betetako liburua aurkeztu du Patxi Zubizarretak.  Berria - Kultura   2004-09-29

-Luthek zuri egin zizun enkantamendu berak hartuta dago -esan zion txakurrari-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 195. orr.

Hurrengoan Dulzinearen enkantamendua kontatzen da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

«Mundua desenkantatu dugu», idazlearen ustez, eta enkantamendu berriak sortzeko idatzi du liburu hau.  Berria - Kultura   2004-09-29

Burutazio honek adorea eman zion eta, esku ahurrak bere aurpegiaren aldera itzulirik, beste enkantamendu babesgarri bat egiten saiatu zen. mundu guztia pilatzen zitzaion inguruan, bai trikimailuak eta baita benetako magiazko enkantamendu batzuk ere mirestearren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Alfer-alferrik ari zela konturatu zenean, zutik jarri eta airean enkantamendu zeinuak marrazteari ekin zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus